Euskonews Gaztea
Gaiak: Zeledon: Gasteizko Andra Maria Zuriaren jaietako pertsonaia
Gaur, Zeledonen eta batez ere Iñaki Landaren (Zeledonen papera egin duen pertsona) biografia txikia eskainiko dizuet. Tradizioak esaten duen bezala; Zeledon abuztuz–abuztu, urtez–urte alaitasuna zerutik ekartzen duen pertsonaia da eta Zalduondoko herritar batetan oinarrituta dagoela esan dezakegu. Diotenez, Zeledonek gustuko zituen Gasteizko jaiak eta oso pertsona festa zalea zen, zeinek hiritarrak festetan animatzen zituen. Zeledonen iragana eta oraina.
Abuztuaren 4ko arratsaldeko seietan, txupinazoa bota ondoren, Mikel Deunaren elizako kanpandorretik Andra Mari Zuriaren enparantzara soka batetik eskegita jaisten den panpina da. Ondoren, hezur–haragizko Zeledon agertu eta plaza guztia zeharkatu eta elizako balkoian jai zoriontsuak opatzeko asmoz ateratzen da. Abuztuaren 9–10 arteko gauean, Zeledonek gasteiztarrak agurtu eta jaiei amaiera ematen die, oraingo onetan, Andra Mari Zuriaren plazatik, elizako dorrera igoera egiten du; gaueko ordu batean izaten da hori. Zeledonen nondik–norakoak
Lehenengo jaitsiera 1957. urtean egin zen.Bederatzi lagunen ideietan oinarrituta, panpina handi bat egin zuten eta Mikel Deuna elizako dorretik Enparantza Berrira soka batetik eskegita jaitsi zen. Baina lehenengo aldia izanik eta panpinaren pisuaren ondorioz, soka apurtu eta jendearen erdira erori zen. Zeledonek bere ibilbidea aldatu zuen urtea 1971 izan zen, oraingoan, elizako dorretik, Postaz kaleko 4. zenbakira jaitsiko zen; Andra Mari Zuriaren Enparantzara.Urte bat beranduago;1972an Zeledonek jantziak aldatu eta blusa beltza eraman ordez, laukidun blusa urdina janztera pasatu zen.
Lau izan dira Zeledon Gasteizko Jaietan Zeledonen azalean egon diren pertsonak:
– Jose Luis Isasi (1957tik–1979ra). Egoera politiko ez egoki baten ondorioz 1966. urtean Isasiren ordez, Enrique Oribe atera zen. Hala ere, urte bakar bat egon zen Zeledon moduan. – Iñaki Landa (1980 tik–2000ra) – Gorka Ortiz de Urbina. 2000 tik Zeledon da eta ez dakigu noiz arte Iñaki Landa
Lehen esan dudan bezala, Zeledon 20urtez izan zen Iñaki Landaren biografia txikia eskainiko dizuet.
Iñakik 28 urte zituen 1980an Zeledon “izateko”aukera eman ziotenean eta 1952ko apirilaren 19an Eharin jaiotako gazteak baietz esan zuen. Aurretik Iñakik Gasteizko jaietan 1972.urtean parte hartzen hasi zen Desiguales koadrilan. Ondoren, 1977an bere herriko jendearekin koadrila bat antolatu zuen, gaur egun arte jaietan esku hartze handia dutelarik: Okerrak.
Beste alde batetik, herri kiroletan parte hartzen zuen Iñakik eta aipatu beharrekoa da 1979an jasandako istripua, polea bat gainera erori eta berak esaten duen bezala, “berriro jaio nintzen egun hartan”. Azkenean, 1980an aukeratu zuten eta abuztu horretan hasi zen Zeledonen papera betetzen. Gasteizko hiritarrek pozik hartu zuten. Ondorioz;1994an Urrezko Zeledon saria eman zioten eta 2001.urtean, Zeledon izateari utzitakoan, Gasteizko hiriaren urrezko domina eskaini zitzaion. Hala ere, domina ez jasotzea erabaki zuen, saririk onena jendearengan poza eragitea eta jaiak animatzen lortzea izan dela aitortuz.
Guztira 21 jaitsiera egin zituen Iñakik. Arrazoia, Isasik 22 egin izan zituela eta Landak ez zuen Zeledon asmatu zuen lagunak baino urte gehiago egin nahi kargu horretan Baina.Iñakik esaten duen bezala, 21 urte hauetan asko disfrutatu du Zeledon izaten eta oraindik asko gozatuko du Gasteizko jaietan urtez–urte koadrilakoekin irten eta hirian sortzen den giroarekin.