450 Zenbakia 2008-07-25 / 2008-08-29

Euskonews Gaztea

Gaiak: Irakurlearen proposamena: Araan uharteak

LAXAGUE, Maitena



Ostiralero, Euskonews Gazteako irakurleek bidalitako proposamenak argitaratuko ditugu.

Irlandara bidaiatzera animatzen gaitu aste honetan Maitena Laxague EUSKONEWS GAZTEAren irakurleak; baina ez noranahi: Aran (edo Arainn) uharteetara baizik, biziki maite duen tokia. Eskerrik asko!

Zelten aspaldiko Irlandara itzul daiteke Aran uharteetara bidaiatuz gero; zuhaitzik eta lur emankorrik gabeko, hots, harkaitzez betetako hiru irlek osatzen dute tokia. Hauek Inis Mór, Inis Meáin and Inis Oírr dira.

Altxor ugari gordetzen dituen tokiak dira uharte hauek. Horietariko bat, gaelikoa presente dagoela oraindik ere. Bestalde, mila urtetik gora dituzten eraikinekin egingo du topo bisitariak: gotorleku, gaztelu, etxe eta abar lasaitasun izugarri baten baitan.

Bertara iristeko, Galwaytik ez dira ferryak ateratzen eta Rossaveal izeneko herriraino joan beharko da. Bertan egon direnen gomendioa: bizikletari eraginda, uhartea ezagutzea, aukera onena ei da Aran uharteez osotasunean gozatzeko. Baina eskaintzen dituzte baita ere bisita gidatuak. Aukeratzen dena aukeratuta, Irlandan egonez gero ezin galdu toki eder hauek ikusteko aukera.

Toki, liburu, disko edota beste edozeri buruzko proposamena egin nahi badiguzu, bidali gaztea@euskonews.com helbidera eta sarean argitaratuta ikusiko duzu!