445 Zenbakia 2008-06-20 / 2008-06-27

Artisautza

Carlos Ibarra. Altzari zaharberritzailea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Hiru aldiz ekarri ditugu atal honetara ALTZARIEN ZAHARBERRITZEAN aritzen diren artisauak: gogora dezagun KALLITEKHNIA tailerra, Durangokoa (EUSKONEWS 271. zk.); KULUNKA, Hernanikoa (EUSKONEWS 325. zk.), eta JULIETA GASCA, Donostiako San Telmo Museorako lan egiten duena (EUSKONEWS 409. zk.). Bitxikeria gisa aipatu nahi dut kasu horietan guztietan emakumezkoak zirela zaharberritze-lanetan zihardutenak. Gaur gizonezko bat dakargu, CARLOS IBARRA, Donostiakoa.