445 Zenbakia 2008-06-20 / 2008-06-27

Artisautza

Carlos Ibarra. Altzari zaharberritzailea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUA

Carlos Ibarra Calzada Donostian jaio zen 1970eko otsailaren 24an. Bi anaia dira, bera nagusia. Bere aitak Orbegozo Fundizioetan lan egiten zuen.

Hasierako ikasketen ondoren, Lanbide Heziketa burutu zuen elektrizitate-alorrean.

17 urte zituela, Pictures enpresan sartu zen lanean. Bertan, altzari ingelesen kopiak egiten zituzten. Soldaduska egin ostean, enpresa berera itzuli zen, eta han egin zuen lan, enpresak ateak itxi zituen arte. Garai artan 22 urte zituen. Ondoren, enpresa hartako beste langile batekin batera sozietate bat sortu zuen, altzariak zaharberritzeko enpresa bat.

1998an banatu egin ziren. Horren ondoren, Carlosek, 2003 arte, antikuario batentzako egin zuen lan eta 2003an bere tailerra ireki zuen, altzariak zaharberritzen zituena. Carlosek bertan jarraitzen du lanean gaur egun.

Bi seme-alaba ditu eta Maite Estalarekin bizi da. Carlos Ibarra Ubarburu kalea, 61 Martutene Industrialdea, 27 zk. DONOSTIA Tel. 943.469828 Mugikorra: 617691473 Posta elektronikoa: carlosibarra@euskalnet.net