444 Zenbakia 2008-06-13 / 2008-06-20
Altzolatarren dorretxea edo, gaur egun, kultur etxea Nafarroa plazan dago kokatuta. Ikusten den bezala, ezker aldean, Altzolatarren dorretxearen argazki zaharra jarri dugu eta eskuma aldean, gaur egungo kultur etxea.
Argazkian nahiko desberdintasun aurki ditzakegu, nabarienak, dorretxearen berriztapena eta komunetarako sarreraren desagerpenak dira. Baina beste ezberdintasun bat argazki zaharrean dorretxeari loturik azoka plaza zegoela izan daiteke, eta gaur egun berriz, beste eraikin batean kokatzen da.
Kultur etxean gaur egun ekintza desberdinak egiten dira. Hitzaldi gelan, Udalak antolatutako ekintzei buruzko hizketaldiak egiten dituzte. Erakusketa aretoan, artisautza edo arte plastikoak lantzen dituzten Elgoibarko taldeek, tailerrek, eskolek eta animatzen direnek antolatutako erakusketak egiten dituzte. Gainera, udalekuetara joan nahi baduzu, bertan gela bat duzu informazioa jasotzeko.