443 Zenbakia 2008-06-06 / 2008-06-13

Artisautza

José Fernández. Upelgilea: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK

Gure lagun José artisauak esan digunez, honako upel mota hauek ditugu: “Barrikoteak” 120 litro bitarteko edukiera dutenak dira. “Barrikak” edo “bordalesak” 225 litroko edukiera dutenak dira. “Pipa-erdiak” 250 eta 350 litro bitartekoak dira. Nafarroan ez dago hura erabiltzeko ohiturarik. “Bukoiak” 650 litrotik gorakoak dira. “Kupelak” horizontalak dira eta 1.400 litrotik gorako edukiera dute.

Kono itxurako enborra duten upel bertikalei “tina” deritze, edukiera edozein izanik ere. Bodegas Cune.

Ardoa esportatzeko 70, 85, 100 eta 120 litroko upelak erabiltzen ziren, baina oso gutxitan egiten ziren “pipa-erdiak”; izan ere, besoekin indarra egin behar zen horiek mugitzeko eta gurdira igotzeko eta, oso handiak baziren, zaila izaten zen horiek maneiatzea. Upelak eskuz pirritatu ohi ziren, eta gurdi edo itsasontzietara ere halaxe igotzen ziren.

Baziren generoa unitateka eskatzen zuten bezeroak, baina normalean 50 eta 100 unitate bitarteko sailetan banatzen ziren. Gure upelgile Josék beste hainbat lan ere egiten ditu: upelak berritu, upel zaharrak loreontzi polit bihurtu, danborradetarako upelak egin, baita bere lanbideari lotutako beste artisautza-lan batzuk ere.