
Artisautza
Koldo Salinas. Maisu Txokolategilea: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Beste batzuetan, gozokiekin lotutako artisauei eskaini izan diegu atal hau. Halaxe egin genuen honako hauek hizpide hartuta: Hernaniko Adarraga familia, hostopiletan espezializatua (EUSKONEWS, 311. zk.). Bixente Marichular, Sarakoa, gateau basqueak egiten espezialista (EUSKONEWS, 337. zk.). Gorrotxategi familia, Tolosako gozoginak (EUSKONEWS, 361. zk.). Javier Aramendia, Errenteriako pastelgilea (EUSKONEWS, 415. zk.). Oraingoan ere, bizitza gozatzen laguntzen digun pertsona bat ekarriko dugu atal honetara, baina gainera, Europako artisau txokolategilerik onenetako bat da. Koldo Salinas da, Irungoa.
