
Artisautza
Koldo Salinas. Maisu Txokolategilea: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Bi produktu-linea dituzte:
A. Gozotegia: pastelak, trufak, pastak, etab.
B. Txokolatezko produktuak: bonboiak, tartak, tabletak, etab.
Esan behar dugu espezialitate horretan –hots, bonboiak egiten– erakusten duela Koldok bere jakintza guztia; izan ere, 57 bonboi-mota baino gehiago egiten ditu.
Besteak beste, hauek azpimarratuko ditugu:
· Mugurdizko bonboia.
· Ardo-bonboia.
· Williams udarezko bonboia.
· Cariñena ardoz egindako bonboia, tonkarekin.
· Karameluzko bonboia, gurin gaziarekin eta banillarekin.
· Trufak.
· Bidasoako harriak.
· Txingudiko harriak.
· Laranja konfitatua.
· Trufazko turroia.
· Mugurdizko turroia, hur-gandujarekin, txokolate beltzez estalia.
· Txirbil-tarta.
· Almendrazko tarta.
· Mozart tarta, almendrazko eta hurrezko pralin kurruskarikoa, krema ingelesarekin.
· Kursaal tarta, laranja-moussekoa, Gran Marnierrekin.
· Haizea tarta, txokolatezko chantillykoa eta krema txigortukoa. Koldoren filosofia erraz-erraza da: “tradizioari eustea, modernotasunaren alde onak aprobetxatuz”. Koldok dio mirestekoa dela lehen artisauek lortzen zuten kalitatea, zer baliabide primitibo erabiltzen zituzten kontuan hartuta. Egun, kalitate-maila horri eutsi beharra dago, eta egungo aurrerapen teknikoek eskura jartzen dizkiguten baliabideak erabili.
