435 Zenbakia 2008-04-11 / 2008-04-18

Euskonews Gaztea

Gaiak: Portugaleteko Elai Alai taldea

BLANCO, Idoia GORDIN, Leire RUIZ, June

Portugaleteko Astileku Ikastola (DBH 3.maila)



Gure herrian, Portugaleten, euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duen talderik ezagunena Elai Alai da. Elkarrizketa honetan Aitor Beitiarekin hitz egingo dugu, Elai Alai taldeko nagusiarekin hain zuzen. Bera, gure ikastolako ikasle baten aita da eta taldeak egiten dituen ekintzez hitz egingo digu. Aitor Beitia.

Nola sortu zen Elai Alai?

Taldea 1962. urtean sortu zen, Portugaleteko ikastola bateko irakasle batek izan zuen ideia batean oinarrituta.

Zer egiten dute Elai Alaiko neska–mutilek?

Gehien bat euskal dantzak eta euskal kulturarekin erlazionatuta dauden ekintzak burutzen ditugu, adibidez: Nazio Arteko folklore jaialdia, folklore azoka, erakusketak...

Zenbat pertsonek hartzen dute parte elkartean?

Musika eta dantza akademian ehun eta berrogeita hamar pertsona baino gehiago dabiltza, dantza taldean, aldiz, laurogei lagun, eta koralean hogeita hamabost kide.

Edozein adineko pertsonak har dezake parte?

Bai. Esaterako, badauzkagu hiru urteko kideak eta baita hirurogei urte baino gehiagokoak ere.

Eta denek batera egiten dute lan Elai Alain?

Ez, ez... hiru azpi talde daude: gazteenak, 10–13 urte bitartekoek alde batetik; ertainak bestetik (14–17), eta azkenik, talde nagusia 18 urtetik aurrerakoentzat.

Badago jende nahikorik? Edo noizean behin falta izan da jendea dantzan egiteko?

Neska asko daude, baina mutilak behar ditugu! Elai Alaiko dantza taldea eta korala, hurrenez hurren.

Zenbat denbora ematen duzue entseguekin?

Bi egun astero, bi orduz. Arratsaldeko zortzietan hasten dira saioak eta gaueko hamarretan amaitzen dira gutxi gorabehera.

Dantzak egiteaz gain bidaiak egiten dituzue?

Bai munduko leku askotara joan gara euskal dantzak nolakoak diren erakusten, eta txapelketetan ere parte hartu izan dugu, adibidez, Gorizian (Italian), Sennoesen (Frantzian)... Han gainera lehenengo postuan gelditu ginen.

Munduko leku askotara esan duzu?

Europa osoan egon gara: Irlandan, Ingalaterran, Errusian, Grezian, Bulgarian, Polonian, Italian, Portugalen, Norvegian, Austrian, Alemanian, Frantzian, Txekian, Ukrainan, Hungarian eta Europatik kanpo, Mexikon eta Israelen. Beti euskal dantzak eta euskal kultura erakutsiz.

Eta orain galdera pertsonal bat. Zuk dantza egiten al duzu?

Urte askotan egon naiz Elai Alain dantzan egiten, baina orain taldearen antolakuntzaz arduratzen naiz.