431 Zenbakia 2008-03-07 / 2008-03-14

Euskonews Gaztea

Gaiak: Interpretazioak ere ba al du generorik?

IRAETA, Ainara

Argazkiak: Barbara Goenagaren webgunetik.



Zinemaren mundua oso erakargarria da hainbat gazterentzat. Horren adierazgarri dira besteak beste, film askotan ikus ditzakegun aktore euskaldun ugari. Denetatik dago, emakumezkoak eta gizonezkoak; Unax Ugalde, eta Barbara Goenaga dira horren adibide argi. Biak ordea, euskaldunak izanik Madrilen bizi dira, izan ere, aurrera egiteko, ekoizpen handiagoetara jo behar da, eta ekoizpen handiak Madrilen daude. Ezin esan telebista autonomiko batean ezinezkoa denik lan on bat egitea, baina Madrilen aukera gehiagoa dago, zinean, antzerkian…

Beraz, ogibidea Euskal Herrian garatuz ez da erraza eta gaztetatik etxetik urrundu eta sendia eta lagunak kilometrotara utziz hiri handi batetara joatea da hainbat gazteren urratsa. Nahitaezkoa da hartara, lanbidea maitatzea.

Era berean, eta Barbara Goenaga donostiarraren hitzetan “ohitu egiten zara eta egun, nik nire txokoa topatu dut Madrilen. Hala ere, hasieran oso gogorra egiten zitzaidan, batez ere, itsasorik gabe eta gazteleraz gidoiak ikasi beharra. Asko kostatu zitzaidan”. Historia de una escalera

Gazte izateaz gain,emakumezkoa izanik zaitasun gehiago ere izan dituela dio Barbarak. “Neska batentzat aktore bezala lan egitea zailagoa da eta gehiago borrokatzea egokitzen zaigu, beste hainbat lanbidetan bezala”. Horrez gain, donostiarraren ustez emakume gazte gehiago daude zinemara zuzenduak eta horrek ere konpetentzia areagotzen du. Aktore izatea ez da batere erraza eta orokorrean pentsatzen dugunaren arabera “urte batean lan pila bat izan dezakezu eta dirua irabazi, baina hurrengoan agian ez duzu proiektu bat ere izango eta orduan oso egoera larrian egon zaitezke hilabeteetan zehar” dio Barbarak.

Hala ere, azken aldian hiru pelikulatan aritu da eta irribarreak argitzen du bere aurpegia. “Oso urte ona izan da, lan pila bat egin dut eta asko ikasi dut”. Lana maite duenaren seinale. Barbarak ez du zalantzarik, berak ongi aukeratu zuela bere lanbidea, baina honek ere eskatzen du bere esfortzua.