430 Zenbakia 2008-02-29 / 2008-03-07

Euskonews Gaztea

Gaiak: Igo zaitez... trenera?

GARAI, Maitane



Txuku txuku txu... !! Badator trena. Badator, eta iristen denean, ez dugu ikusi ere egingo. Gure herritik pasatu ere ez da egingo, baina nabaritu, nabarituko dugu.

Sentituko dugu trena gure mendiek aldaketak jasango dituztelako. Sentituko dugu, baserritarra haserretzen delako lurren desjabetzeagatik. Sentituko dugu trena, bere abiadurak gure ileak tente jarriko dituelako.

Txuku txuku txu...!!! Trenarekin batera, ba omen dator etorkizuna; ba omen dator aurrerapena eta Europarekiko bateratasuna... baina igoko al gara? Benetan erabiliko al dugu? Izan ere, hiri handiak lotuko ditu. Nork daki, akaso Bruselara joateko baliagarria izango da. Baina aurrerapena?

Nire ikuspuntutik behintzat, Euskal Herriko txoko ezberdinetan behar dena, benetako garraio publikoa da. Trena jarri? Bai noski! Baina eguneroko beharrei erantzuten dien garraioa izan dadila, faborez! Lanera joateko Apatamonasteriotik Bergarara, edota Oñatitik Mutrikura. Zergatik ez? Herriz herri ibiltzeko aukera ematen diguten zerbitzuak eskain diezagutela, osterantzean, gutxi bakar batzuentzako onuragarria izango da, betiko lez.

Gure paisaia nola aldatzen ari den ikusteko kaltetutako inguruetan egiten dituzte mendi irteerak–eta. Aukera bikaina da egoera bertatik bertara ezagutzeko. Larunbat honetan, martxoak 1, irteera informatibo horietariko bat egingo dute Durangotik Abadiñora. Animatuko al gara?

Txuku txuku txu...!

(informazio gehiagorako, hemen sakatu)