Euskonews Gaztea
Gaiak: Getxoko gazteentzako leku aproposak, noizko?
Getxoko San Nikolas Ikastola (DBH 4. maila)
Gazteen artean mobilizazio bat eman zen Getxon 2001 eta 2007 urte bitartean. Arrazoia izan da, batez ere, gure herri honetan gazteok gero eta toki gutxiago daukagula bertan egoteko. Toki pribatu eta ez pribatuei uko egin behar izan diegu urte luzetan zehar. Txorimalo gaztetxea.
Poliziak gure bila datoz ia egunero. Adibide argia dugu El Tenorren gertatu zitzaiguna: egunero-egunero errepide ondoko plaza batetan biltzen ginen hogeita hamar bat lagun inguru, eta poliziak egunero gu kontrolatzera etortzen ziren. Presioa gero eta handiagoa zen; toki hartatik joan behar izan genuen salaketek (drogen arazoak...) jarraitzen zutelako. Beraz, parkeak ere ez omen dira toki egokia gazteentzako.
Gaztetxe asko bota dizkigute gure auzoetan: Maidagan, Burdinola... baina Txorimalo gaztetxeak bizirik dirau oraindik. Galeako etxe pijoen alboan daukagu (denuntzia mordoa jaso ditu dagoeneko, esaterako, zaratak direla eta.).
Honen aurrean aski da esan behar dugu. Gazteok eskubide osoa daukagu etxe zahar eta baztertuak berregin eta bizia emateko. Bitartean udaletxeko karguek, gu izorratzeko bide berriak aurkitu nahi dituzte.
Bildu gaitezen Getxoko gazte guztiok arazo larri honi aurre egiteko. Gora gazteak!