Euskonews Gaztea
Gaiak: Literatura txokoa (prosa poetikoa)
Burdinibarra ikastetxea (Trapaga)
1– Bi diamante eder diren zure begiak, zure aurpegiko filigrana aratzean kiribilduak; zu egiten zaituzte nire bitxirik preziatuena, neurrigabeko altxorra.
2– Norbaitek esan zidan noizbait ematen ez diren muxuak hotzaren gelaxka batean geratzen direla bildurik, begiekaz edo arrazoiagaz ikusi ezin den gelaxka. Baina badago hara heltzeko modua, sentimenduetan igeri egiten bada aurkitu daiteke. Nire baitan murgildu nintzen eta azkenean gelatxora heldu nintzen eta han zeuden denak, eman ez dizkizudan muxuak; han zeuden denak, zure izena xuxurlatzen.
3– Nire zerua diren zure begien falta dut nabari, nire paradisua den zure aurpegiaren falta dut nabari, zure falta nabari dut behar dudan guztia zu baitzara.
4– Egunen batean zure alboan ikusten banauzu, baina ukitu ezin, ez ezazu beldurrik izan, nire arima baino ez da; berak ni uztea erabaki du zurekin egon nahi duelako.
5– Zure esku uzten dut neure burua, maitia, ez baitut beste jainkorik onartzen. Zure zainpean jartzen naiz, maitia, zure amodioa eta laztanagatik beti aritzen bainaiz. Zuri eskaintzen dizut neure burua, maitia, zuk maneiatzen baituzu nire zoria txotxongiloa banintz bezala.
6– Zu zara nire andrea, ikusi zintudan unetik ez baitut bestelako federik, zure txera bat baino ez dut amesten, ez dut borondaterik zureaz beste.