426 Zenbakia 2008-02-01 / 2008-02-08
Prentsa zabalduta konturatu naiz urtarrilaren 30ean biolentzia ezaren eguna ospatu zela. Hitz horrek esparru zabala hartzen duela iruditu zait, mota askotako biolentzia aurki dezakegu–eta gure mundu honetan. Min handia egiten duena, ia sentitzen ez duguna edo psikologikoki egiten den biolentzia dira azpimarra ditzakegunak. Eta ondoren, kolektibo edota norbanakoarengan sorrarazten dena.
Noski, herri bati egiten zaion biolentzia handiena gerra da zalantzarik gabe. Eta horrek zenbatengan eragiten duen ez dut pentsatu ere egin nahi; ni beti egon bainaiz indarkeriaren kontra. Zaurituak eta hildakoak; fisikoki zein psikologikoki mindutakoak...
Baina gerrak albo batetara utzita, eta ahaztu gabe izugarrikeria bat dela, uste dut norbanakoari egiten zaion jazarpena bigarren gauzarik gogorrena bezala definitu dezakedala. Norberaren azalean indarkeria sentitzea ez baita goxoa izaten edozein kasutan. Horregatik, ez diot utziko inori eskua gainean jartzen, baina ezta ere psikologikoki mindu nazaketen gauzak esaten. Eta ahaleginduko naiz inori kalterik egin ez diezaioten.
Ikastetxeetan gelakidearekin sartzen direnei, neska edo mutil lagunak jotzen dituztenei, orotara doako biolentzia bere egiten dutenei, galdera bat. Zergatik erabiltzen duzue indarkeria hori? Iruditzen zait gehienetan, besteen idealak errespetatzen ez dituzuelako izaten diela; eta hori, azken batean, tolerantzia eza delakoan nago.
Horregatik, jendeari dei bat egin nahiko nioke: begiratu zure buruaz harantzago, ahalegindu ondokoa ulertzen eta haien iritziak errespetatzen. Ez duzu nahi zurekin horrela jokatzerik, ala?
Urratsez urrats, poliki–poliki, gizarte eredu berri baten bila abia gaitezen, ondokoa izorratu gabe, lasai bizitzen utzi eta errespetuz jokatzen.