419 Zenbakia 2007-12-07 / 2007-12-14
Txirrindulari ezaguna dugu Joseba Beloki. Lazkaon jaio zen 1973ko abuztuaren 12an eta ia hamar urte daramatza profesional gisa. Euskal Herrian hasi zen bere ibilbide profesionala, eta hortik, lasterketa garrantzitsuenetan parte hartzera igaro zen.
Talde desberdinetan aritu da; besteak beste, ONCE, Euskaltel-Euskadi, Festina Chronomatiques, Liberty Seguros eta Astana-W?rthen; azken talde honetan dihardu gaur egun.
Nahiz eta beti ez duen zortea izan, egia da Belokik txapel ugari ekarri dituela etxera. Esate baterako, Frantziako Tourreko sailkapen nagusian hirugarren geratu zen 2000 eta 2001 urteetan. Urtebete beranduago postua hobetu zuen, bigarren geratu baizen.
Espainiako Itzulian ere garaipen ugari eskuratutakoa da Joseba. Hala nola, brontzezko domina eskuratu zuen 2003.urtean. Euskal Bizikleta txapelketari dagokionez, 2005.urtean lehenengo postuan sailkatu zen bosgarren etapan.Hauek eskuratutako garaipenetariko batzuk besterik ez dira. Izan ere, Kataluniako Itzulian ere esku hartu izan du eta haietan ere podiumera igo izan da.
Baina dena ez da zorion izan Belokirentzat. 2003.urtean Frantziako Tourrean zihoala, bihurgune batetik irten zen eta besteak beste, izterrezurra, ukondoa eta eskumuturra hautsi zituen. Istripu larri horretatik ongi atera zen denboraz, eta berriz ere ekin zion lehiatzeari. Hala, 2006. urtean momentu onean zegoela, Puerto Operazioarekin erlazionatu zuten. Ondorioak jasan zituen horregatik; izan ere, ezin izan zuen urte hartako Tourrean aritu. Baina azkenean, Joseba Belokiren errugabetasuna erakutsi zuten.