419 Zenbakia 2007-12-07 / 2007-12-14
Negutegi efektua fenomeno naturala da, atmosferako gasek atxiki egiten dute eguzkitik datorren energia kalorikoa eta tenperaturari bizia gara dadin behar diren mugen barruan eusten diote. Hori gabe, lurreko tenperatura ilargikoaren antzekoa izango litzateke, hau da, 18 gradu zeropetikoa alegia. Baina giza jarduerak altxarazi egin du CO2 kontzentrazioa eta aldi berean arriskuan jartzen ditu ozonoa (O3) eta beste gas batzuk. Ondorioz, energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, bataz besteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak erortzen dira lurrera.
Kyotoko protokoloa 1997ko abenduan idatzi zen, eta azkenean jarri da martxan. Berotze globala eta klima aldaketa saihestea da helburu nagusia.
Azken urte hauetan, biztanleria–kopurua handitzen ari da. Datorren mendean 3000–4000 milioi biztanle gehiago egongo dira. Zenbat eta biztanle gehiago egon, erregai fosil (ikatza,petrolioa...) eta garraio gehiago erabiliko ditugu. Ikerketek diotenez, bakarrik erregai fosilen erabilpenagatik CO2–ren kontzentrazioa %0’5 handitzen da urtero. Horrez gain, garraiobiderik erabilienak CO2 gehien sortzen dutenak dira, hala nola, hegazkina eta kotxea. Esan beharra dago industrializazioak poluzioa sortzeaz gain, CO2a produzitzen duela Lurraren tenperatura handituz.
Aipatu behar da nekazaritzako produktuek nitrogeno asko sortzen dutela eta nitrogenoak, berriz, bi osagai: Oxido Nitrosoa (N2O) eta Oxido Nitrikoa (CO2). Hauek oso arriskutsuak dira lehengoak berotegi efektua eta bigarrenak euri azidoa sortzen dutelako. Txarrena da produktu hauek askotan ibaietara ailegatzen direla eta horren ondorioz edateko urak osasun arazoak sortu ditzakete. Bestalde, mikroorganismoak eta landareak gehiegi hazten dira uretako ura xahutuz eta arrainak ito egiten dira horregatik.
Ikerlariek diotenez, karbono dioxidoaren igoera batez ere lurreko tenperaturan nabaritu da. Europan azken 100 urteetan 0’95°C igo da tenperatura eta 2100erako 6'3°C igo daitekeela uste dute zientifikoek. Igoera honekin, poloetako izotza urtzen ari da eta ondorioz itsaso maila igoz doa. Han bizi diren zenbait espezie desagertuko dira ezin dituztelako tenperatura horiek jasan. Gainera, mendietako altueran ere aldaketak egon dira: mendiak altuera galtzen ari baitira. Adibide hauekin argi ikusi dezakegu paisaian aldaketa garrantzitsuak ematen ari direla.
Zientifiko askoren esanetan, tenperaturaren igoerak jarraituz gero, lurrak basamortu baten antza hartuko du, eta ondoren, itsas mailaren igoeragatik uholdeak gertatuko dira.
Bukatzeko esan beharra dago arazo hau konpontzea ez dela batere erraza, baina hainbat gauza egin daitezkeela egoerak okerrera jo ez dezan. Alde batetik, energi fosilen ordez, energi iturri alternatiboak (eguzki energia, energia eolikoa...) erabili beharko genituzke. Beste alde batetik, autoa eta hegazkinaren ordez, garraiobide desberdinak bultzatu beharko genituzke: bizikleta, itsasontzia edo trena, CO2 gutxiago sortzen dutelako.
Azkenik, oso garrantzitsua izango litzateke Kyotoko Protokoloa betetzea, gaur egun estatuan nekazaritza sektoreak soilik betetzen du eta.