Euskonews Gaztea
Gaiak: Gasteiz, 50 urte eta osasun onez
Olabide ikastetxea (Gasteiz)
Azken 50 urte hauetan hazkunde ikaragarria izan da Gasteizen. Zerbitzu eskaera, beraz, izugarri igo da eta honek osasun arloan eragin du batez ere. Hau izan zen Txagorritxu eta klinika berri askoren irekitzearen arrazoia; garai haietan zeudenekin jada ez zelako aski. Ondoren, Gasteizko hainbat osasun zentrori buruzko informazioa eta denboran zehar izan duten bilakaeraz azaltzen dira. Txagorritxu airetik. Txagorritxu Ospitale Unibertsitarioa
Gasteizko handiena, 1977 urtean ireki zuten. Hiriarentzat aurrerapen izugarria izan zen, sortu zituen 1510 lanpostuekin. Horrez gain, 450 ohe ditu eta espezialitate mediku kirurgiko gehienak. Bestalde, Txagorritxuk osasunaren profesionalen trebakuntzan laguntzen du, haientzat praktikak eta klaseak antolatuz, esaterako. Las Nieves
Sortu zenean, 1907. urtean, Las Nieves geriatrikoa eta psikiatrikoa zen. Baina 80ko hamarkadan bi zerbitzuak banatu zituzten eta 1993an lekualdatu egin ziren. Ordura arte egungo unibertsitateko eremuetan zegoenez, fakultateko zati izatera pasatu zen eraikin zaharra. Aranako Ospitalea
Gasteizko eritegi zaharrena izan zen, baina 1977an zahar-etxea bilakatu zen, Txagorritxuren irekieraren ondorioz. Esperantza Klinika
Klinika hau 1973. urtean ireki zuten; orduan, urgentzietako zerbitzua soilik zuen. Hala ere, klinika txiki honi hainbat berregituraketa egin dizkiote denborarekin eta hala, eskaintza hobetu dute. Lehendabizi, amatasun eta ginekologia espezialitateak ezarri zituzten. Gero, beste asko etorri ziren, zerbitzu gehienak izatea lortu arte. Gaur egun esperantza klinikan 26 ohe dituzte. Beste batzuk
Orain arte aipatutakoez gain, gure hirian beste hainbat eritegi daude. Poliklinika dugu zaharrenetariko bat. Baita Santiago ospitalea ere, Txagorritxun ez dauden hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiguna. Era berean, Arabako klinika dago, geriatrikoa du eta mina arintzeko tratamenduez arduratzen dira bertan. Gainera, beste klinika eta kontsulta pribatu txiki aurki ditzakegu. Haiengana espezialitate zehatz bateko gaixotasunetarako konponbidea bilatzen ari garenean jotzen dugu.
Orokorrean hitz eginda, Gasteizko osasun zerbitzuen egoera asko hobetu da, eskaintza izugarri handitu baita. Baina ez kantitatean soilik, kalitateari dagokionez ere askoz hobeak ditugu gaur orain dela 50 urte zegoen egoerarekin alderatuz.
Aldaketa hauek Euskal Herriko osasun zerbitzu osoan eragin dute. Guztiontzat aurrerapen ikaragarria izan dira eta gure osasun sistema Europako hobeenetarikoen mailara eraman dugu.