409 Zenbakia 2007-09-28 / 2007-10-05

Euskonews Gaztea

Taldea: Marzopa

ADEVE

ADEVE Ezaugarriak Izurdeekin alderatuta, marzopak buru konikoa eta txikia du eta mutur ez oso luzea, zabala eta kamutsa. Arnasbidea bekokian amaitzen da eta ilargi erdiaren forma du. Aitzinaldean, gorputza borobildua dauka. Uzkiko hegala handia, bilobulatua da eta bularreko hegalak oso txikiak eta arrauzkarak dira. Azal biluzia du eta leuna eta trinkotasun bigunekoa da. Bizkarrak beltz kolorea du berde edo morantz distirekin. Gorputzaren behealdean lerro zuri bat du, soinadarrean zabaltzen dena. Neurria Helduek 1,4-1,9 metroko luzera eta 55-65 kiloko pisua izaten dute. Jaioberriek aldiz, 67-85 zentimetroko luzera eta 5 kilo pisatzen dute.

Biologia Marzopa gizakiak hobekien ezagutzen duen izakia da, izan ere oso oparoa da kostaldeetan eta ibai handien ibai ahoetan. Hala ere, Itsaso zabalean ezin dira aurkitu, migrazioak urtaroka egiten dituen arren. Ugaztun hau sonarra dela bide orientatzen da. Entzumen bikaina du eta geldo igeri egiten du, nahiz eta oso azkar egin ahal duen. Batzuetan, uretatik kanpo saltoak egin ditzake. Bikoteka edo 3-8 kidez osatutako taldeetan bizi ohi da. Ur litoralak zeharkatzen dituzte jaki bila, arrainak eta txipiroietan oinarritua batez ere eta sakontasun txikiko uretan aurkitzen dituzte hauek. Alga anitz ere kontsumitzen dituzte. Arandia udaren hasieran hasten da eta abuztura arte irauten du. Emeek hamaika hilabeteko ernalketa egin ostean erditzen dute. Bat edo bi kume izaten dituzte eta amaren gorputzaren neurriaren erdia izaten dute. Erditzeak maiatzean izaten dira orokorrean. Amek bularra ematen diete kumeari urte bete egin arte. Gero independizatu egiten dira. Aspaldi, haragia oso preziatua zen, baina, orain, herri xumeek baino ez dute jaten. Baina bere gibeletik ateratzen den koipea oso preziatua da oraindik. Groenlandian bizi direnek ongarri gisa erabiltzen dute edo edan egiten dute. Marzoparen azal onduak, larru ona ematen du. Elikatzen denean, azalera joaten da arnasa hartzeko 10-20 segundoro, lau aldiz jarraian eta gero 2-6 minutuan murgiltzen da. Bidaiatzen duenean, zortzi aldiz azaleratzen da, minuturo. Noizbehinka, ehizakiak jarraitzen dituenean, arku formako jauziak ematen ditu. Ez dira ikusten, baina, entzun egiten dira.

Elikadura Arrainak, oskoldunak, maskorrak eta algak jaten ditu.

Bizilekua Kostaldeko uretan bizi ohi da. Ur hotzak nahiago ditu. Sakontasun txikiko badiak eta 200 metro baino gutxiagoko sakontasuna duten ibai ahoak gustuko ditu.Batzuetan, ibaien ibilbideak jarraitzen ditu.

Hedapena Ipar hemisferioko ur epelak, hotzak eta sub-artikoak hartzen ditu zabalera eremuaren barnean, afrikar itsasaldekoak, alegia. Iparraldeko itsasoan, Artikoko ozeano glaziarrean eta Mendebaldeko Afrikan aurkitu daiteke. Pazifikoko ozeanoan ikus daiteke iparraldetik Kaliforniara, hain zuzen ere. Espezie hau mugitu egiten da sasoietan, elikagai kontuak direla eta, kostaldera udan eta hortik urrun neguan. Noizbehinka, iparraldera jotzen du udan eta hegora neguan. Leku batzuetan, marzopa taldeek leku berean ematen dute urte osoa. Itsaso beltzeko, Ipar Atlantikoko eta Ipar Pazifikoko herriak isolatuak daude. Ondorioz, azpi-espezie independente gisa sailkatu dira. Azken hamarkadetan, espezie honetako talde anitz txikitu egin dira nabarmenki. Bizkaiko Golkoan, espezie komuna eta oparoa da. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.