Euskonews Gaztea
Taldea: Ezpalarta
Biologia Ugaztun erraldoi hauek ez dira oso migratzaileak. Gainera, bere elikadura oinarritu egiten da batez ere; arrain taldekoi, hegazti, itsas ugaztun eta zefalopodoetan. Orkek 10 eta 13 kilometro orduko abiadura har dezakete. Baina, euren abiadura muga izurde arinekin alderatuta, zertxobait baxuagoa da, hots, 35 kilometro ordukoa. Hala ere, orkak uretatik kanpo salto egin dezake metro eta erdiko altuerara eta lekualdatu daiteke 13 metro baino gehiagora. Orkak taldeka bizi dira. Horietan, 2-8 kide bizi dira -batzuetan, 30 eta 40 artean- zeintzuek ehizan laguntzen duten. Bakarrik bidaiatzen dutenak arrak izaten dira. Oso oldarkorrak dira. Animalia honek ez du harrapari baten arriskua ezagutzen, ezta itsasontzi handiena ere. Anitz kasutan, bera baino tamaina handiagoko zetazeoak harrapatzen ditu. Oso azkar igeri egiten du, 30 korapilora arte. Gainera, maiz, salto handiak egitea gustuko du. Batzuetan, mugitu gabe egoten da uretan, burua kanpoan duela, inguruan gertatzen denaz ohartzeko. Ehizaki bat bere presentziaz ohartzen denean, geldi-geldi geratzen da. Jokabide hau interpretatu egin da beldur handi baten ondorio gisa. Baina, ikerketa batzuek argitu dute orken sonarrek zailago detektatzen dutela geldi dagoen animalia bat. Ikuskizun izugarria da erakusten duten eraso maila. Hauxe ikus daiteke itsas izoztuetan, non itsas txakurrek izotz blokeen gainean atsedena hartzen duten. Orduan, detektatu ostean, eraso egiten diete dantza eginez eta muturrarekin metro bateko blokeak apurtuz. Hori dela eta, fokek alde egitea edo uretara jaustea lortzen dute, geroago harrapatuak izateko. Jakin izan da, orkak ibai uhobietara heldu daitezkeela. Eskozian, salmoisardaei jarraituta heltzen dira.
Ugalketa Ernalketa prozesua denbora luzekoa da, 12-14 hilabete bitartekoa. Erditzea neguan izaten da, azaroa eta abendua bitartean. Kumeak jaiotzen direnean, bi eta lau metro arteko luzera izaten dute. Oldarkortasun maila altua izan arren, ez dute gizakia erasotzen, itsas txakur batekin nahasten ez duten bitartean. Eskuarki, adimena handia dela bide, lasai mantentzen dira. Mantsoak dira beren zaintzaileekin jolasten dutenean, inolako minik egin gabe. Ugaztun honek gizaki, gaitz eta animalia bizkarroiez gain ez du etsairik.
Elikadura Arrain txikiak, itsas ugaztunak eta zere urdinak jan ohi ditu.
Kokalekua Itsaso guztietako kostaldeetatik gertu eta urrun bizi daiteke.
Bizilekua Ur sakoneko eta hotzeko itsasoetan bizi da. Izotz flotatzaile guneetan sartzen da jaki bila. Ez ditu migrazio erregularrak egiten, baina, bai mugimendu lokalak izotzaren eta jakiaren arabera.
Hedapena Bere zabalera eremuak munduko ozeano guztiak hartzen ditu barnean. Gune polarretan asko egoten dira.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.