408 Zenbakia 2007-09-21 / 2007-09-28

Euskonews Gaztea

Atzoko irudia: Elgoibar

Garai batean Donostiatik Bilborako errepideak elgoibartarren topagune den Maala zeharkatzen zuen. Argazkian ikus daitezke, besteak beste, eliza ondoko San Lazaro ospitalea, egun zaharren egoitza dena; Arana y Uribe lantegia, etxebizitza berriak egiteko bota zena; eta, atzean, El esqueleto izenenez ezaguna zen eraikina. Dirudienez, urtetan egon zen bukatu gabe, eta herritarrek hala deitzen zioten.

Aurrean, GMC kamioiaren (Gemezaren ) ondoan, emakume bat ageri da txangilla eskuan duela; tailerreko langileentzat ur freskoa eramateko erabiltzen zen hori.