409 Zenbakia 2007-09-28 / 2007-10-05

Artisautza

Julieta Gasca. Zaharberritzea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Ohi dugunez, gai horretaz orain arte argitaraturiko fitxak aipatuko ditugu sarreran: Pedro Razquin beirazko lanparak zaharberritzeko espezialistari, Henar Peso paper zaharberritzaileari, KALLITEKHNIAri eta KULUNKAri buruzkoak izan dira, hain zuzen. Azken bi ale horietan, altzariak zaharberritzeko jardunbidearen nondik norakoak jorratu genituen, oro har. Gaur, ordea, JULIETA GASCA aurkeztuko dizuegu, zurezko artelanak zaharberritzen espezialista. Museoko piezak lantzen ditu Gascak, museoetan biltzen diren artelanen parekoak bai behintzat.