409 Zenbakia 2007-09-28 / 2007-10-05

Artisautza

Julieta Gasca. Zaharberritzea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUA

Gurasoak Donostian bizi ziren arren, Zumaian jaio zen Julieta, 1949ko otsailaren 6an. Aitona Zumaiako sendagilea zen, eta haren etxean jaio zen. Aita ere medikua zuen. Lau ahizpa zituen, bera baino zaharragoak.

Donostiako Eskola Alemanean ikasi ostean psikologia ikasketak egin zituen Donostian, Zorroaga Unibertsitatean. Psikologiako lehen promozioa izan zen Unibertsitate horretan.

Lagun bat zaharberritze ikasketak egiten ari zen, eta hari esker jakin zuen lanbidearen berri. Liluratuta, Florentziara joan zen, zaharberritze ikasketak egitera. 1982-1985 urteen artean lortu zuen egurra lantzeko espezialista titulu ofiziala. Julieta gaztetatik izan zen eskulan zalea.

Ekainean itzuli zen etxera, udan atseden hartzeko. Baina iritsi eta San Telmo Museoaren arduraduna ezagutu zuen. Berehala, 1985eko abuztuaren 5ean, San Telmo museoan hasi zen lanean. Egun ere, han dihardu Julietak.

Horrezaz gain, Julietak bere estudioa ere badu, eta hainbat lan egiten ditu han. JULIETA GASCA julieta_gasca@donostia.org DONOSTIA