Euskonews Gaztea
Gaiak: Aitor Zubieta pilotaria
BIURDANA Ikastetxeko lantaldea
Aitor Zubieta Albarracín 1984ko martxoaren 29an jaio zen Etxarri-Aranatzen (Nafarroa). Pilotaria dugu Aitor eta bere debuta Labrit frontoian izan zen, 2004ko urtarrilaren 30ean. Atzelari moduan jokatzen du. Biurdana ikastetxera etorri da eta elkarrizketa egiteko aprobetxatu dugu.
Jakin izan dugu pilotari eta Ingeniaritza elektronikoko ikaslea izateaz gain, pilotako irakaslea ere bazarela Etxarrin. Hiruetatik zein duzu gustukoen?
Pilotari izatea da dudarik gabe gehien atsegin dudana. Egia esan ikastea ez zait asko gustatzen.
Izaten al duzu guztirako denbora?
Beno, nahiko lanpeturik nabil, baina nahiko ongi moldatu eta antolatzen naizela esango nuke.
Hurrengo urtean uste al duzu jokatuko duzula binakako txapelketa?
Daramadan ibilbidea ikusita uste dut jokatuko dudala txapelketa. Gainera Xala, Titin edota Martinez de Irujorekin jokatzea primerakoa izango litzateke.
Txikia zinenean zein zen zure pilotaririk kutunena? Eta gaur egun?
Gazteagoa nintzenean, Lasa zela esan beharko dut. Gaur egun ordea, pilotari guztiek dute atsegin dudan zerbait, denak nabarmentzen dira zerbaitengatik.
Atzelaria izanda, nork ematen dizu arazo gehien?
Hemen ere Lasa aipatu behar. Oso ongi jotzen du pilotan eta ez du huts bakar bat ere egiten.
Liburuaren eguna ospatzen ari garela eta, zein da gehien gustatzen zaizun liburua?
Kutsidazu bidea Ixabel. Egia esanda irakurtzea ez dago nire zaletasunen artean, baina orain dela sei urte irakasleak bidali zigun liburu hori etxean irakurtzeko eta izugarri gustatu zitzaidala aitortu behar dut.