407 Zenbakia 2007-09-14 / 2007-09-21

Artisautza

David Duffy. Harri zizelkaria: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Harria lantzen duten artisau gutxi izan ditugu atal honetan. Esate baterako: Bernart Vidal eta Cesáreo Soule, biak harri zizelkariak, eta Manuel Llandera, marmolaria.

Hargin bat, harria lantzen duen pertsona bat, baino gehiago da atal honetara gaur ekarri dugun artisaua. Adierazpen-elementu gisa harria erabiltzen duen eskultorea da, hain zuzen, eta hori du bizibide. Berriz ere ezinezkoa egiten zaigu artista eta artisaua bereiztea. Oraingoan “artisau-erara lan egiten duen artista” gisa definitu genezake orri hauetara ekarri dugun pertsona.