
Artisautza
David Duffy. Harri zizelkaria: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gure artisaua Alicanten jaio zen, 1977ko abuztuaren 26an. Lehen ikasketak Orihuelan egin ostean, 5 urteko Eskulturako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikari karrera egin zuen.
2001ean Gijonera, Asturiasera, joan zen lan egitera. Batez ere, armarri heraldikoen tailuak egiten zituen. Han, 3 urte igaro ostean, sarraldi bat egin zuen Galiziara, hain zuzen Rivadeora, baina emaitzak ikusita Gijonera itzuli zen.
2005ean Errenteriara joan zen bizitzera, eta 2007ko hasieran Hondarribira.
Udaletxe batzuen (Morci, Rivadeo, etab.) enkarguz ikastaroak eman ditu.
2006tik 2007ra Euskal Herriko hainbat artisautza-azoketan hartu du parte, baina lortutako emaitza kaxkarrak ikusita gehiagotan ez parte hartzea erabaki du.
David Duffy Garro Eskultore Tituluduna HONDARRIBIA Tel. 652131459 duffgar@hotmail.com
