397 Zenbakia 2007-06-01 / 2007-06-08

Artisautza

Miguel Ángel Mediavilla. Irazki hari altuen artista: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Ohore handia da guretzat aldizkari honetara MIGUEL ÁNGEL MEDIAVILLA HURTADO, benetako artista, ekartzea. Haren lanak erruz gainditzen ditu artisau-produktuen mugak, askoz ere harantzago helduz.

Ilunsenti zoragarri bat ikusten ari garenean, edo musika ederra entzuten, ezin izaten dugu gure barrena astintzen duen zirrara hitzen bidez adierazi. Bada beste horrenbeste gertatzen zaigu MEDIAVILLAren lan bakoitzarekin. Izan ere, edertasuna “sentimendua” da, eta “sentimendua”, hain zuzen, “sentitu” hitzetik dator. Negua (Sortzea – Bizia ezkutua dagoenean)

Eskuz egindako tapiza, teknika mistoa erabiliz

Jatorrizko obra: Miguel A. Mediavilla Hurtado.

Egitea: Miguel An. Mediavilla Hurtado, Jorge Mediavilla Berrio.

Neurriak: 2.000 x 1.750.

Sakonera: 30 cm

Materialak: artilea, zeta, akrilikoa.