
Artisautza
Miguel Ángel Mediavilla. Irazki hari altuen artista: Prozesuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Honako urrats hauek ematen ditu oro har lanak sortzerakoan:
1- Ideia. Funtsezko oinarria. Inspirazioaz gain, beste zerbait ere behar da: egin nahi den lanari buruzko gogoeta lasaia eta patxadatsua. Horrela, kontzeptua erabat lantzeko, makina bat bozeto egin behar izaten ditu askotan.
2- Gaia aukeratutakoan, behin betiko bozetoa marrazten du, gero tapizean egiteko asmoa duen moduan, koloreak, lerroak eta elementuak nola uztartu erabakitzeko.
3- Beste bozeto bat egiten du, benetako tamainan, tapiza egiterakoan gidatzat hartzeko.
4- Lanerako behar dituen elementu fisikoak eskuratzen ditu: artilea, jutea, lihoa, zeta edo beste edozein. Ondoren, zer material, ehundura, kolore,... erabiliko dituen erabakitzen du.
5- Ehungailua hartuta, lan fisikoari ekiten dio dena bukatu arte. HIRU DIMENTSIKO TAPIZ ERREALISTAK lanean, irazki-hari altuen betiko teknika lauari sakontasuna erantsi dio Miguel Ángel Mediavilla eskultore eta humanistak. Sorkuntza-lan bitxi horren bidez, 3 dimentsioko bolumenaren errealismoa eskaintzen digu, eta aldi berean, EHUNEZKO ESKULTUREN adierazkortasun bizia, eskulturaren eta pinturaren sintesia bailiran.
