Euskonews Gaztea
Gaiak: Santa Maria, Gasteizko zaintzailea
ABERASTURI, Oihane BERMÚDEZ, Carolina
DBH 3.mailako ikasleak
Santa Maria katedrala Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko hirigunearen iparraldeko muturrean dago,alderik zaharrean. Muinoaren alderik garaienean dago. Haren inguruan eraiki zen Victoria hiri gotortua , 1181.urtean Nafarroako Antso Jakituna erregeak sortua. Katedral barrua.
Eliza gotiko estilokoa da, eta amaitu gabe utzi zuten eliza gotortu baten gainean eraiki zen. Gaztelako Alfonso VIII.a erregeak XIII. mendearen hasieran asmatu zuen defentsa sistemaren baitakoa zen eliza gotortu hori.
Santa Maria Katedrala Fundazioak, 2000 urtean, asmo handiko zahar berritze proiektu bati ekin zion sostengu eta deformatze arazoak konpondu asmoz. Historia
Antzinako hirigintza-lanen berri ematen duten Gasteiz sortu berriaren aztarnak agertu dira katedralaren oinarrietan, Santa Maria plazan eta eraikinaren ipar-mendebaldean gauzatutako garbiketa-lanetan. Aztarna batzuek norabide bera dute, eta ez datoz bat Santa Mariaren egungo ardatz axialaren norabidearekin. Datu interesgarri horrek argi erakusten du eliza lehen ez zegoela orain bezala antolatuta.
Katedrala eta Alfontso VIII.aren proiektua baino aurreragokoa den sarrera-atea bota zuten tenplu berria eraiki zutenean.Gainontzeko hormatala utzi egin zuten, eta horregatik du arkupearen atal horrek hain geometria arraroa.Itxura hori izateko, argi dago lehen beste erakin baten barruan zegoela. Sarrera zaharra botata zegoenez, beste bat eraiki zuten eta aurrekoaren aldamenean jarri zuten, mendebalderantz.
1.eta 2. ateen janbak eta dobela batzuk hor daude oraindik. Dokumentazio historikoari, idatzizkoari eta grafikoei dagokienez eta Ipar-mendebaldeko dorreko harresien norabideari esker jakin dugu non zegoen 3.atea.
Lur-azpian lehenengo bi elizen aztarnak ere badaude. Bi elizak eta elizei lotutako eraikinak beste hirigintza-mota baten islak ditugu.
Lur-azpian aurkitu dituzte aurreko bi elizen aztarnak. Haien norabidea eta egungo tenpluarena ezberdinak dira.
Gaur egun katedralak ez du ia inolako defentsa-ezaugarririk, hein handi batean ekialdean egin dituzten etxebizitzen eta zerbitzu-eraikinen ondorioz. Katedrala erabilera anitzeko eraikinek osatutako multzoaren barruan dagoenez, eta benetako “fatxadarik” ez duenez, ez du erlijio-eraikin bitxiek izan ohi duten “monumentu” itxura garbi hori.
Hiriaren bilakaerak, azkenean, lekua utzi du eraikin-multzoaren hego-mendebaldeko angeluan, Santa Maria enparantzan, eta bertatik katedral-barruan sar daiteke. Sarrera horretan lurraren maila zertxobait baxuagoa da. Mendebaldean eta iparraldean, Frai Zacarias Martinez kaleak eta Santa Mariako kantoiak enparantzaren eta Aiztogileen kalearen arteko desnibelari aurre egiten diote, mendebaldeko eta iparraldeko fatxadak inguratuz, hurrenez hurren.
Azkenik gotzain bat dago Katedraleko gurutzaduraren azpian hilobiratuta; haren gorpuzkiak hilobitik atera eta behin betiko leku egoki batera eramango dira, transeptuaren eta burualdearen indusketa osoa burutu ahal izateko.
Hilobiratze horretarako aukeratutako lekua Kristoren kaperaren azpian erdi lurperatuta dagoen kripta izan da. Bertan Katedraleko iparraldeko nabetik sartzen da, ganga-formako galeria txiki batean zehar. Txikitasun horrek lanak eragotzi eta erabili beharreko materialen tamaina mugatu egingo du.