Euskonews Gaztea
Gaiak: Bilboko frontoi barria
DBH 4.mailako ikaslea
Badator azkenean Bilboko eta Bizkaiko hainbat itxaroten dagozan proiektu barria, eta ez nabil San Mameseko futbol zelai barriari buruz hitz egiten, Bilboko frontoi barriari buruz baizik. Orain Bilbon, ez da pala bakarrik ikusi ahal izango, orain pelota be ikusi ahal izango da.
Bilboko frontoi barri honen izena Bizkaia izango da eta frontoiaren lanak 2007ko martxoan hasiko dira eta 18 edo 24 hilabete iraungo dabe. Hortaz 2008ko urte amaierarako edo 2009ko urte hasierarako edukiko dogu frontoi barria. Ezaugarriak
Luxuzko frontoi honetan 22 milioi euro gastatuko dabez eta frontoia Miribilla izeneko auzo barrian egingo dabe. Frontoia handia izango da eta 2.800 pertsona sartu ahal izango dira. Euskal Herriko frontoirik haundiena izango da. Gainera, frontoiaz gain, trinketea be egongo da eta baita Kirol Etxea be.
Frontoi nagusiak 188 pertsonentzako palkoa izango dau, prentsarentzat 80 leku egongo dira eta ezindu fisikoentzat 65. Trinketeak be jesarleku nahiko izango dauz, hain zuzen 450 jesarleku eta Kirol Etxea, barriz, hainbat federazinoren egoitza bihurtuko da.
Proiektu honegaz primerako partiduak ikusi ahal izango doguz eta Bizkaiko edo beste probintzia batzuetako jende asko etorriko danez, 184 autorentzako aparkalekuak egingo dabez eraikinaren azpian. Gainera frontoi honek turismoa erakarriko dau.
Frontoi honegaz lortu nahi dan helburuetako bat Bilbok faltan izan dauan frontoi eder baten hutsunea betetzea da, izan be, Bilbon ez da egon orain arte esku pilotan jolasteko edo esku pilota ikusteko frontoi politik. Beste helburuetako bat pilotaren ezagutza handiagotzea da, hamen, Euskal Herrian, eta baita hamendik kanpo be.
Trinketeak be bere garrantzia dauka ze oso joko polita da, nahiz eta hamen jende askok ez ezagutu. Polita izango litzateke Iparralden asmatutako eta Iparralden jolasten dan esku pilota mota hau Hegoaldera ekartzea eta esku pilotari besteko garrantzia emotea. Eta horrez gain, esku pilotan egingo diran esku pilota ikuskizunak frontoian bakarrik ez egitea, baita trinketean be. Trinketeak ospe handia dauka Iparralden bertan jolasten dan esku pilota modalitate bakarra hauxe da. Bertan trinkete asko ikusten dira eta hamen bakarka batzuk besterik ez: Abadiñon, Lekeition, Getxon eta Bermeon trinkete txiki bat.
Frontoi barri honek Bilbon zaleak animatuko dauz eta horrela Bilboko pilota eskolak hazi egingo dira. Bilbon zale gutxi dago; ganera, Bilboko pilota maila baxua da eta garrantzitsua izango litzake zaleekaz batera, pilota maila igotzea. Bilbon, nahiko onak diran pilotari askok inguruko herri batzuetara joateko aukera hartzen dabe Bilbon frontoi gitxi dagozalako eta baita Bilbo ondoko herrietako maila askoz be altuagoa dagoalako. Gainera frontoi gitxi egoteaz gain, dagozanak egoera txarrean dagoz, eta horren errudun geu gara, frontoiak ez doguzalako errespetatzen. Pilotariak eta zaleak
Bestetik, ezin dogu aitatu barik itxi Bizkaitik pilotari gitxi dabilela maila profesionalean eta zehazki, Bilbotar bat be ez. Momentu honetan nafarrak dira pilota profesionaleko pilotari gehienak eta gero, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak, erdi parekatuta.Baina Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiaren artean ezberdintasun bat dago: bizkaitarrek ez daukie urian sortutako pilotaririk eta ostera, nafarrek eta gipuzkoarrek urian sortutako pilotariak daukiez.
Pilotaren etsai nagusiak futbola eta saskibaloia dira, ze kirola egiten daben gehienek futbola eta saskibaloia egiten dabe. Baina bi horreetatik indar gehien daukan kirola futbola da eta arrazoi nagusietako bat futbolak diru asko mogitzen dauala da. Horrek ez dau esan nahi pilotan dirurik ez dagoanik, baina futbolagaz edo saskibaloiagaz konparaturik, pilotak ez dauka ia dirurik. Hiru kirol honeen beste ezberdintasunetako bat saskibaloia eta futbola mundu osoan ikusten dirala da eta esku pilota Euskal Herrian bakarrik.
Baina pilota futbola baino gitxiago ikusteak ez dau ezer esan nahi. Nahiz ikusle gitxiago izan, horrek ez dau esan nahi pilota futbola baino aspergarriagoa danik, gertatzen dan gauza bakarra da futbolak indar gehiago daukala.
Kirol hau zaindu beharrekoa da: batetik Euskal Herrikoa dalako eta bestetik neure ustetan behintzat, oso kirol polita dalako. Egia esan, argi dago partidu guztiak ez dirala politak izaten, baina pilotan gero eta joko politagoa dabilz egiten eta hori bi urte barru ikusi ahal izango dogu hamen, Bilboko Bizkaia Frontoian.