Euskonews Gaztea
Gaiak: Urduñako historia
ESTIBEZ, Jokin HERRAN, Miguel MARTIN, Iker
DBH 4.A mailako ikasleak
Urduñako historia aukeratu dugu oso interesgarria delako eta asko gustatzen zaigulako. Historiaz informazio asko daukagula, eta nola Urduñan bizi garen bibliotekara jo ahal izan genuen. Gure gurasoek ere hauetaz informazio asko eman ahal ziguten. Herriko historia
Urduñako historia ondo ulertzeko bi alderdi hauek kontuan hartu behar dira.
1.- Hesi orografikoa da, historian zehar Urduña mendez mende sendo babestu duena eta Bizkaiko Jaurerriaren defentsa Urduña oinarrizko bihurtu duena.
2.- Kokapen geografikoa. Araba erdian kokatutako uharte bizkaitarra baita, Gaztelatik itsasorako bidea, Valpuestako dohaintza eta foruetan Urduñari buruzko aipamenak daude. Bestalde, garai horretan eta Arabiarren inbasioen beldur, hiria babesten duten bi muinoetariko batean gotorleku sendo bat eraikitzen hasi ziren. Ahozko tradizioak eta idatziek diotenez gotorleku hori azkenean gaztelu bihurtuko zen. Etxebizitzak eta lurrak babesteko asmoz eraiki zen.
XIII. mendea funtsezkoa izan zen Urduñaren historiarako 1229. urtean Bizkaiko seigarren jaunak, Lope Diaz de Harok, hiri gutuna ematearekin sortu baitzen; Bizkaitarra erregearen arrebarekin, Urraka andrearekin ezkondu zenean Gaztelako Fernando IIIaren eskutik Balmaseda eta Urduña beretzako jaso zituen. 1256 an Alfonso X. jakitunak beste hiri gutun bat eman zion.
Fundatu zenetik argi islatu zen enklabe estrategiko komertzial modura zuen garrantzia, batez ere Ipar Europak Gaztelako artilea lortzeko erresuma horrekin egiten zituen salerosketei dagokienez, hiribildu honetatik pasa behar baitzuten.
Euskal Herrian azoka bat egiteko baimena eman zitzaion lehen hiribildua ere Urduña izan zen; lehena 1288 egin zen, Antso IV.a Ausartak emandako lizentziari esker. Bigarrena ere laster egingo zen. Pribilegio horiek guztiak emateaz gain, Bizkaiko Jaurerriko hiri titulua eman zitzaion 1467an, eta halaxe erakusten du Enrike IV.aren errege-zedulak. Hauexek dira eraikin eta monumentu nagusiak:
Mimenza Jauregia.
Gotorlekua eta Harresiak
Santa Maria eliza
Santa Clara Monasterioa
Ortes De velasco jauregia
Mimenza jauregia
Diaz de Pimienta jauregia
Familia sakratuaren eliza
Udaletxea
Aduana
Foru plaza eta arkupeak
Eraikin neoklasikoa
Gure garaiko eraikinak. Hauexek dira guretzat monumenturik garrantzitsuenak:
Gotorlekuak eta harresiak
Alde historikoaren ipar ekialdean kokatutako eraikina da. Oinplano errektangeluarra dauka, 1500m2baino gehiagoko azalera du barrualdean. 1,30m-tik 1,5m-tara bitarteko itxiera hormak ditu mugatzat. Harresiaren perimetroak 1800m luzera zuen eta gaur egun bakarrik %60 gorde da.
Santa Klara Monastegia
Egungo alde historiko monumentalaren kanpoaldean dago, Gasteizerako bidean. Frantziskotarren ordenak fundatu zuen 1479 urtean.