392 Zenbakia 2007-04-27 / 2007-05-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Urduña, Bizkaiko konfinea

APODAKA, Santi ARRAZURIA, Itziar LOPEZ, Marta

DBH 4.A mailako ikasleak



Mendira igotzen garenean landaretza eta fauna ezberdina ikus dezakegu. Urduñan pagadi eta harizti handiak daude, eta pinuak ere ikus ditzakegu. Noizean behin ibai ertzetan gorosti, lizar, urki hosto distiratsuak ere ikusiko ditugu. Gorobel

Gutxi gora behera 20 kilometroko luzerako malda irregularra du. Kilometro horiek dira hain zuzen Santiago mendia, Angulo mendatea eta mendebaldea banatzen dituena. Ebakidura izugarriak ditu eta bertan ezkutatzen dira saiak, beleak eta agor-beleak.

Hantxe topa daitezke Nerbioiko ur-jauziak, Santiago mendiko etsaiegia, Unginoko begia, Kobatako zeroia? Aipatzekoa da baita ere, Txarlazoko “boloa”, hau da, ikuskizun ederra eskaintzen duen laino formazio berezia. Nerbioi ibaiaren jaiotza

300 metroko jauzia eta Europako ur-jauzi ederrenetariko bat da. Goiko aldean begiratoki bat dago, erraz hel gaitezke autoarekin Urduñako mendebaldetik abiatuta. Urduñako mendiak

Urduñako mendiak pasatu dira oso garrantzitsuak izatetik herriko jendeak ez ezagutzera.

Iraganean mendi hauek garrantzia izan zuten: mendien kokapenak nekazarien bizitzak babestu behar izan ditu beti eta baita hiritar guztienak ere. Urduñako mendikate ospetsuena “La Peña” da, eta han Antiguako Ama Birjina kokatuta dago.

Asteburuetan herriko eta baita inguruko herrietako asko ere eguna pasatzera igotzen dira. Ohitura bat da “Otxomaio” egunean La Peñara igotzea ; Antiguan egiten den mezaren ondoren jendea oinez igotzen da Antiguako Ama Birjinaren monumentua ikustera. Ohitura hau gaur egun ere mantentzen da eta bai gazteak eta baita helduak ere hara igotzen gara. Bide egokia

Arabako iparraldetik hegoaldera ibilbide dezentearen ondoren, Txolopeko, Artezabaleko eta Bedarbideko gailurrak zeharkatzen ditu. Joan-etorria burutzeko bidean bost edo sei ordu eman behar izango dituzu. Euskal Herriko toki politena eta bakartienetakoa da.

Anima zaitezte!!!