Euskonews Gaztea
Elkarrizketa: Aitor Mazo. Aktorea: Aktore lana ez da inoiz amaitzen eta batzuetan jendea tontotu egiten da diruarekin
AGÜERO, Alba BALERDI, Jone IBAÑEZ, Leire NUÑEZ, Maitane OTERO, Irune RETA, Olatz
DBH 4.mailako ikasleak
Zenbat urte emon dozuz aktore lanetan?
Era profesionalean 24 urte.
Zerk bultzatu zinduzan mundu honetan sartzera?
Txikitatik izan nintzan oso graziosoa, klaseko “titiriteroa”, gauzak asmatuz eta jendeari kontatuz. Gaztetan, asko gustatzen jatan pelikulak ikustea, piper egiten neban eta gauez ikasten neban zinemara joatearren.16 urterekin, aktore izatea erabagi neban eta nire izekoak, txartel-saltzailea zanez, asko lagundu eustan.
Txikitatik buruan izan dozu aktore izatea?
Oso txikia nintzanean, bakeroa izan gura neban, zaldiak asko gustatzen jatazalako. Gero,13 urterekin, Athletic-eko atezaina izan nahi neban, baina artea be gustatzen jatan, eta margozten sariak irabazi nebazan.
Aktore bihurtzea oso lan gatza dala esan ohi da; zuk zelan lortu dozu aktore izatea?
Edozein gauza egitea gatza da, jende askok ez dau benetan aktore izan nahi; jendeak Brad Pitt izan nahi dau. Aktore izateko teknika bat ikasi behar da, baina gaur egun, gehienek famatu eta aberats izan gura dabe.
Zu heldu zaren tokiraino heltzeko zenbat gauza baztertu behar izan dozuz?
Gauza asko alde batera itxi behar izan dodaz, baina gauzak alde batera itxiz be asko ikasi dot. Garrantzitsuena, itxoiten jakitea da, beti egon leike eta zu baino hobea dan edonor, eta askotan papera beste bati emongo deutsie.
Zer dozu gogokoen: telebista, zinema ala antzerkia?
Desberdinak dira. Egin behar dan lana berdina da eta gainera, aktore batek danetik egin behar dau, baina nik antzerkia eta zinea dodaz gogokoen. Telebistan egun bat oso gogorra da. Gidoiak oso txarrak dira eta gehienetan txarto programatuta dagoz, beraz, oso nekagarria izaten da.
Momentu honetan zertan zabilz?
Gauza askotan nabil. Alde batetik, “El dia del padre” deitutako komedia bat egiten nabil antzerkian. Ondo idatzita dago eta produkzinoa be ez dago txarto. Beste alde batetik, bi funtzino labur egiten nabil Harold Bilteregaz. Istorio politak, zuzenak eta gogorrak dira, baina nire ustez aurreko komediak baino arrakasta gitxiago izango dabe istoriook; komedia beti arrakastatsuagoa izan ei da. Antena 3rako ere, serie bat egiten nabil: El circulo rojo. Eta azkenik, datorren urtean, pelikula bat zuzenduko dot Patxi Telleriak eta biok egindako gidoi batekin.
Ordu asko emon behar dozuz lanean, ala aisialdiaz gozatzeko denpora daukazu?
Aktorea bai, baina eguenetan Eroskira! Sarritan, ez dago lanik, ez soldata finkorik. Beraz, lan asko dago batzuetan eta oso gitxi beste batzuetan. Aitor elkarrizketa egileekin.
Lanean ez zagozanean, zer egitea gustoko dozu? Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Denpora librea izan ezkero, ezer ez! Nire alabagaz egoten naz ahal dodan guztietan, eta bestetik eskatzean ibiltzea, pelikulak ikustea... be gustoko dot.
Bilbon bizi zara, baina denbora askoan egoten zara etxetik kanpo? Non?
Bai, Madrilen, Euskal Herrian ez dagoalako aktore izateko baliabiderik. Nahiz eta EITB zerbitzu publikoa izan, baldintza pobreetan egiten dabez kontratuak eta Chillida izan ezkero bai, baina bestela, ezer gutxi dago hamen.
Lan egiteko beste uri batera mugitzea oztopo handia da zuretzat?
Bai, oztopoa da. Hamen daukat familia eta gainera, 45 urterekin, ez da oso atsegina. Neketsua da handik hona ibiltea, baina ohituta nago. Han ere, beste etxe bat euki behar da, Madriletik hona Abiadura Handiko Trenik ez daukagulako.
Egunero zenbat ordu emoten dozuz entseatzen?
Beti ez da bardin izaten; telebistan ez da entseatu behar eta teatroan aldiz, nahikotxo, 5–6 ordu. Baina bosgarren ordutik gora, oso nekagarria izaten da. Aktore lanean oso garrantzitsua da ahotsa, %80 a ahotsa dala esan daikegu eta beste 20a gorputza.
Zure ustez zein da zure lanaren alderik desatseginena?
Etxetik urruti dagoala eta gaur egun, telebistan ez dagoala kriterio artistikorik. Dana dago telebista kateen eskuetan eta gainera, askotan txarolezko zapatak dabezan pertsonak datoz agintzera, ezer gitxi dakienak, baina dirua mugitzen dabenak.
Eta gehien gustatzen jatzun aldea?
Prozesua da gehien gustatzen jatana, paperean idatzita dagoan esaldi bat erabiltzen dozun ahotsaren arabera zelan aldatu daitekean...
Lan egin dozun pelikuletatik zein da gehien gustatu jatzuna edo zeinetan uste dozu egin dozula papererik onena?
Ez dakit oso ondo, “Cachito” esango neuke nik. Enrique Urbizogaz, Porky izeneko atzeratu albino baten papera egin nebanean. Aktorea eta bere alaba.
Egin dozuzan lanetatik zein iruditu jatzu gatzena?
Batzutan, lan erraza dana gatz bihurtu daiteke. Batez ere, bakotxak bere lana bete ez dauanean edo txarto antolatuta dagoanean.
Sarritan ospea kaltegarria izaten da.
Hobeto gertatu ez izatea. Aktore lana ez da inoiz amaitzen eta batzutan jendea tontotu egiten da diruarekin.
Badakigu alaba bat dozula. Gustatuko litxakizu bera be aktore izatea ?
Bueno, nahiago dot aktore izatea Enpresa Zientziak edo horrelako zeozer ikastea baino. Askotan, etxean aktore lanetan ibilten gara, sarri horretan olgetan ibilten gara, eta oso ondo egiten dau.
Eta amaitzeko, zure helburua lortu dozu? Ala oraindik bete leikezan ametsak, asmoak daukazuz?
Ez dakit ondo zeintzuk diran helburuak. Nire helburua gustura egotea eta jendeari nire obrak gustatzea da. Aitor Mazo (Bilbo, 1961) Aktore eta zuzendari lanak egiten ezaguna da Aitor Mazo bilbotarra. Telebistan, zineman eta antzerkian egiten du lan, normalean bere etxetik kanpo, Madril inguruan aritzen da. Zineman egin zuen lehenengo filmea Jose Antonio Zorrillaren A los cuatro vientos/Lauaxeta (1987) izan zen. Gaur egun, besteak beste, Antena 3 telebista kateak laster estreinatuko duen El Círculo Rojo telesailean parte hartuko du eta gainera, antzerkian ere badabil, El Día del Padre komediarkin hain zuzen ere.