Euskonews Gaztea
Gaiak: Jesus Guridi Kontserbatorioa
SÁNCHEZ, Unai SERRANO, Iris-Danae
DBH 3.mailako ikasleak
Jesús Guridi musika eskola Vitoria-Gasteizen dago. 220.000 biztanleko hiri hau garapenaren eredu da bere iragana eta etorkizuna uztartzen dituelako eta errekurtso ugari sortzen dituelako. Kultur mugimendu haundia dauka eta eskaintza artistiko ugari ematen dituen hiria dela esan daiteke.
Gaur egun Jesús Guridik leku nabarmena betetzen du hiriko bizitza kulturalean. Historia
Kontserbatorioaren musikal historia 1928an hasten da Gasteizko Udalak herri kontserbatorioa sortu zuenean. Alde zaharrean izan zen. 1935ean, berriz, Arte Ederretako zuzendaritza orokorrak kotserbatorioko oinarrizko ikasketen ofizialtasuna ezarri zuen.
1980an kontserbatorioko Partzuergoak kontserbatorioa zuzentzeko zegoen ideiarekin bat egiten zuen pertsona izendatzea erabaki zuen: Carmelo A. Bernaola. Honen aginduei jaramon eginez, Partzuergoak eraikuntza berria egiteko bidea gauzatu zuen, eta 1984. urtean amaitu zituzten lan horiek.
Goi-mailako Musika Eskola izan zen 1996. urtera arte, baina urte hartan Goi-mailako Musika Kontserbatorio izatera pasa zen. Urte guzti hauetan izan duen ibilbide oparoa aitortu zion Kultura Ministeritzak. Horretarako, Merituaren Arte Ederretako zilarrezko domina eman zion akademiari.