394 Zenbakia 2007-05-11 / 2007-05-18

Euskonews Gaztea

Gaiak: Heraclio Fournier, Gasteizko ondarea

GUERRERO, Jonatan ORTIZ DE ZARATE, Eneko

DBH 3.mailako ikasleak



Naipes de Heraclio Fournier S.A. Gasteizen kokatuta dagoen eta kartak egiten dituen lantegi ezagun bat da.

Heraclio Fournierrek 1868 urtean fundatu zuen kartetako lantegi txiki bat Gasteizen. 1889an Heraclio Fournierren barajak jaso zuen Pariseko erakusketa unibertsalaren lehen saria. Baraja honetan urrezko lehen zenbakia da garrantzitsuena. Karta honetan enpresaren izena, kokatuta dagoen hiria eta inskripzioak agertzen dira. Fournierren kartetako batzuk.

Heraklio Fournier enpresak mota askotako kartak egiten ditu: bávara kartak, frantsesak, espainiarrak eta napolitanak. Karta-sorta asko 40 alez osatuta daude baina adibidez frantsesak eta espainolak gehiago izan ditzakete.

1916an Heraclio Fournier hil egin zen. Bere bilobak, Felix Alfaro Fournierrek, enpresaren gidaritza hartu zuen. Heraklio Fournierren bilobak hasi zuen karta bilduma bat urte horretan bertan. Eta sorta horrekin hasi zen Fournier Karta Museoa edo Museo Fournier de naipes bezala ezagun dena, Arabako Foru Aldundiak erosterakoan. 3.150 karta-jokoz zegoen osatuta. Bitxikeriak

Aipatu beharreko datu bat honakoa da: Fournierrek 16 milioi karta-sorta ekoizten ditu urtean eta mundu osoko 2.000 kasinotara saltzen ditu. Baina kasinoentzat gain, haurrentzako kartak ere ekoizten dituzte, baita tarot kartak eta pelikuletan oinarritutakoak ere.

Gainera, Fournierrek 1998 urtetik Guiness Errekor baten jabea da. Izan ere Munduko karta-multzo handiena egin zuen urte hartan. 1889ko diseinu batean oinarrituta egin zen eta 61 X 94 zentimetroko 40 karta ekoiztu zituzten; guztira 15 kilo pisatzen zuen multzoak.