Gauna Arabako lautadan kokaturik dagoen Erdi Aroko hiribildu txiki bat da. Dulantzitik oso hurbil dago kokatua, pare bat kilometrotara, eta antzina ?Vasco-Navarro? trenak bertan zuen geltoki bat. 64 lagun bizi dira gaur egun bertan, 13 bat familietan banatuak. Gauna Iruraitz-Gaunako udalaren barruan dago egokitua, beste 11 herrirekin batera. Gauna nekazari herri baten moduan sortu zen eta horregatik, eta Araban dauden herri guztiak bezala, etxe guztiak bateratuak eraikiak izan dira. Beraien inguruan Gaunako hiribilduak dituen lurralde denak kokatzen dira. Gaunak lurralde zabalak eta ugariak ditu, eta hauek lautadatik mendiraino doaz. San Bitor baseliza Gaunari dagokion mendi lurraldean, baseliza oso berezia dago. San Bitor santuaren omenez eraikia izan zen eta bertan santu honen burezurra dago gordea. Burezur hau zilarrezko buru batean dago sartua, santuaren burua irudikatzen duena. Gaunan antzinatik gaur egunera arte zen moduan gorde den gauza bat ura purifikatzeko egiten den tradizioa da. Hemen santuaren buru gainean dagoen zulo batetik botatzen da ura eta beraren ahotik ateratzen da. Ur hau ontzi batean biltzen da eta meza bukatzean bertan dauden lagun guztiek ontzitxo bat hartu eta ur trago bat edaten dute. Tradizioaren arabera, hau jarraituz urte osoan zehar buruko minaren kontrako babesa lortzen da. Lehen aipatutako moduan tradizio hau antzinatik mantendu da baina gaur egun lehen zuen espiritualtasuna ia osorik galdu den. Adibidez, lehen, ile zati bat mozten zen eta baselizan eskegitzen zen. Gaur egun aldiz ez da hori egiten. Urtean zehar bi erromesaldi egiten dira: bata ekainean, Gaunako jaiak; eta bestea irailean. Baina San Bitor erromesaldia ez da Gaunan aldatu den gauza bakarra, bizimodua ere nahiko aldatu da urte hauetan eta hiri handi baten erosotasun gehienak ditu. Adibide onena etxebizitzaren bilakaera izan da. Gaunako etxe gehienak bi pisukoak dira gutxienez eta eraikuntza antzinakoak dira. Etxeen zenbakiak bere berritasunaren araberakoak dira, 1 zenbakia apaizen bizileku ohia da, gaur egun bizileku normal modura berriztatua. Etxe hau elizari itsatsia dago. Eta berriena 53 zenbakia, duela bost bat urte eraikiko txalet bat. Hiribilduko familia gehienek etxe bat baino gehiago dute, seme-alabak etxetik alde egitean bertan eraikitzen baitzuten. Beraz hiribilduko kaleetatik joatean zenbakiak ez doaz Gasteizen bezala baizik eta saltoka. Etxeen konposaketari begiratuz aldaketa nabari eta ugariak daude. Gauna kanpandorretik ikusita. Borobilean, San Bitor baseliza. Adibide jakin bat jartzeagatik bertako duplex zahar bat hartuko dugu. Antzina etxeko animaliak etxe barruan atal baztertu batetan zeuden, baina hauek izateko beharra galtzean (animalia haragia dendetan erosi daiteke, esnea hilabeteak iraun dezake hozkailuan...) etxeko atal hori erabilpenik gabe geratu zen eta berriztapen batzuk egin ondoren egongela handi bat (telebista, tximinia eta guzti) eta komun txiki bat lortu zen. Etxeko patioan harrizko labe handi bat eta inguruan baratze txiki bat zegoen antzina eta labearen ahoak sukaldera ematen zuen bertako aparailu guztiekin batera, janaria egiteko suak adibidez (egurra erabiltzen zen guzti honetarako). Baratzera irteteko leiho batetik irten behar zen. Beste berriztapen bat egin eta sukaldeko su guztiak eta labearen ahoa itxi ziren. Irteera leihoa ate batean bihurtu zen eta baratzea zementuz estali zuten eta azkenik belar artifiziala jarri eta labearen ahoa patiora atera zuten. Berreraikuntza honen ondoren patio txiki baina egoki bat lortu zen eta sukaldea zena jantoki handi bat bihurtu zen. Azkenik, eta ez dago esan beharrik, gaur egungo erosotasun asko dituela. Herria ekilore zelai batetik ikusita. Duela gutxira arte iturriko ura ez zen edangarria guztiz, nekazaritzan erabiltzen ziren produktu batzuk lurretik igaro eta urarekin nahasten zirelako, baina jadanik arazoa konpondurik dago. Energia elektrikoa, ur edangarria eta gas naturala badago, nahiz eta pertsona batzuek etxea berotzeko egurra erabiltzen jarraitu. Ekonomia Azkenik, Gaunako biztanleengan eragin gehien duen gaiarekin amaitzen da artikulu hau: ekonomia. Gaunako biztanleek nola egiten dute bizitzan aurrera? Duela 50 bat urte Gaunako biztanleen % 100a nekazaritzatik bizi zen. Hiribildu honetan historian zehar gehien ekoiztu den produktua patata da. Honetaz gain oso landuak izan dira baita ere hiru zereal mota: garia, garagarra eta oloa. Lehen animalia indartsuak erabiltzen ziren, hala nola, idia, zaldia etab. Baina gaur egun traktoreekin abantaila handia lortu da. Erabiltzen diren produktuak, intsektizidak eta ongarriak adibidez, asko garatu dira azken urteotan, antzinako ekoizpena hobetuz. Baina abantaila guzti hauek baliogabetuak gelditzen dira bi arazo larriengatik. Lehenengoa ekoizpen prozesuan gastatu behar den diru izugarria, gasolioaren erosketan edo intsektizida eta ongarrietan (patatako kakalardoa tratatzeko 500ml-tako pote bat 70 ? inguru balio du). Eta bigarrena produktua prezio normal batean saltzeko zailtasuna; patata kiloa 2 zentimotan saltzen da normalean. Bi arazo hauek batzen baditugu ikusten dugu nola nekazaritzaren errentagarritasuna galtzen den. Horregatik gaur egun lagun askok nekazaritza utzi eta hirietara lan egitera joan behar dira edo bestela garia bakarrik produzitzen dute, patata alde batera utzita, honek produktu gutxi eta zainketa urria behar baitu patataren behar ugariarekin konparatuz. Ondorioztatu dezakegu nekazal herriak desagertzear daudela eta hori ez dela ona inorentzat kontutan hartzen badugu nekazaritza gure bizitza oinarria dela.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.