Zugaztietaren desanexioaren arazoa entzuten dugunean jende askok ez daki zertan datzan. Baina La Arboledak historia zaharra dauka. Meatze garaian, gure herriak garrantzia handia hartu zuen. Mendi horietan kalitate oneko minerala zegoen eta kopuru handietan gainera. Meategi asko zeuden eta han lan egiten zutenek ordu asko ematen zituzten. Hasieran, langileak bizitzeko sortu zen La Arboleda eta, pixkanaka-pixkanaka gero eta jende gehiago bizi izan zen bertan. La Arboleda, La Reineta eta Auzoberri artean 9.000 biztanle ziren garai hartan, hauetatik garrantzitsuena La Arboleda izanik. Baina, meatzeek garrantzia galdu ahala, La Arboledatik Trapagara bizitzera joan ziren eta bizilagun asko galdu zuen. Hala eta guztiz ere, oraindik asko ziren eta politika horren kontra agertu ziren. 1885. urtean Trapagaranek La Arboleda eta meatze inguruko beste herriak hartu zituen. Jendeak horren kontra zerbait egin behar zuela pentsatu zuen eta 1890.urtean, gutxi gorabehera, desanexioa eskatu zuten baina ez zieten eman. Bigarren aldiz eskatu zuten orduan desanexioa. 1920an Madrilera joan ziren desanexioa eskatzera baina orduan gauza “garrantzitsuagoak” omen zeuzkaten eta ez zieten kasurik egin. La Arboledako biztanleak ez zeuden ados egoera horrekin baina ez zuten ezer egin. Duela hogeita bost urte gai horrekin hasi ziren berriro. Orain meatze inguruko herrietan (La Arboleda, La Reineta eta Auzoberri) 1000 biztanle baino ez daude. Urtero La Arboledako jaietan desanexioa leloaz egiten dira kamisetak, jende asko hurbiltzen denez festa hauetara gaia oso ezaguna da. Beraz, La Arboleda ezaguna da eta ez Trapagako herri bat izateagatik soilik. Orain, gai honetaz asko ez zekitenek gehiago jakin dezakete eta gure arrazoiak dauzkagula ere uler dezakete. Ez da oraingo gauza bat, aspaldiko sorrera du eta.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.