377 Zenbakia 2007-01-12 / 2007-01-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Laudiok izan dituen aldaketak

MATEO, Raquel PEREZ, Sonia



1956tik gaur egungo egoera arte Laudion aldaketa asko egon dira. Laudio herria ez da 50. hamarkadan zen bezalakoa eta orain erakutsiko dizkizuegu honen adibide batzuk:

Argazki hau gutxi gorabehera, 1920koa da. Ikusi ahal duzuenez, Laudioko inguruneetako auzoak ez ziren existitzen. Gainerako lurrak soroak ziren. Honek erakusten digu Laudio landa herria zela.

Honako argazkia 1960koa da. Laudio askoz garatuago dago garai honetan. Ikusi ahal duzuenez, soro asko desagertu dira eta lehenengo pinudiak agertzen dira. Lateorroko auzoan ere lehenengo etxeak azaltzen dira.

Hau da gaur egungo egoera, 2006koa. Ikusten denez argazkian Laudioko auzo guztiak azaltzen dira eta 1950. urtean zen herritxoa, herri industrializatua bihurtu da.

Orain sakonago erakutsiko dizkizuegu Laudioko kaleetan egon diren aldaketak:

1961. urtean, La Salle eskola.

2006. urtean, La Salle eskola, orain umeentzat erabilpenik ez duena.

1966. urtean La Milagrosa ikastetxea, 1988. urtean sute batek erre eta hondatu zuenetik lekuz aldatua.

2006.urtean La Milagrosa ikastetxea, Ugarteko auzora aldatu eta gero.

1969 Laudioko Institutu Teknikoa, 1954an inauguratua Lanbide Institutu bezala. 1967 urtean ezarri zen neskentzako batxilergoa.

2006. urtean Canciller Ayalako Institutua, DBH eta Batxilergoa ematen da bertan.

1989. urtean Laudioko eliza eta ondoan zeukan kioskoa. Eta 2006. urteko eliza, ez dago kioskorik.

1989. urteko udaletxea. Udaletxe berria 2006. urtean, semizirkulu moduan.

1920ko urriaren 6a, lehenengo aurrezki kutxa Laudion.

2006. urteko aurrezki kutxa modernoa.

Antzina Laudion zegoen farmazia berezia, “botika” izenekoa. Gaur egungo farmazia modernoa.

Laudioko kale baten aspaldiko argazkia.

Laudioko kale berbera konponduta.

Laudio tren geltokira doan kalea antzina.

Laudioko kale berbera 2006an. Hondamendiak Uholdeak 1953. urtean.