Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da, euskaldun egiten gaituena, eta baita Europako hizkuntza zaharrena ere. Euskararen jatorriaren inguruan teoria asko dauden arren, adituak ez dira ados jartzen. Hauen arabera, hizkuntza hau ez da antzina Asiatik etorritako herri haien hizkuntza taldeetakoa; aparteko toki berezi batean kokatzen dute Europako hizkuntzen artean. Europako hizkuntzak bi familiatan banatzen dira: indoeuroparra eta uraldarra, baina genetikoki euskara bietatik kanpo dago. Euskararen lurraldeak, hau da, Euskal Herriak, 20664 km ? hartzen ditu eta politikoki eta administratiboki bi estatu europarren mendean dago zazpi herrialdez osatua: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Espainiako estatuan eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Frantziakoan. Gaur egun, gaztelaniarekin batera, euskara hizkuntza ofiziala da EAE-n. Honi esker, euskara erabil daiteke edozein arlotan: hezkuntzan, administrazioan, komunikabideetan... Baina orain dela berrogeita hamar urte gauzak oso ezberdinak ziren. Euskararen bilakaera nabarmena izan da azken berrogeita hamar urteotan eta bi izan dira eragile nagusiak. Hauetako bat euskal erakundeen sorrera eta bultzada izan da. Erakunde hauen babesa oso garrantzitsua izan da euskararen iraupenarentzat eta suspertze soziolinguistikoarentzat. Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan jasotako babes instituzionalari esker aurrerapen nabarmenak lortu dira hizkuntzaren estandarizazio eta modernizazioaren alorretan; euskara hizkuntza sisteman txertatu da, bai eta kulturgintzaren ekoizpen sisteman, hedabideen munduan, administrazioan eta baita enpresetan ere. Administrazioaren lan hau herriak euskararen alde egin duen apustuari zor zaio. Beraz, herria beste eragile historiko nagusi bat izan dela esan dezakegu. Izan ere, euskal erakunderik ez zegoenean, herri ekimenari esker sortu ziren ikastolak, komunikabideak, euskal musika, euskarazko literatura... 1960. urtean euskararen eta euskal kulturaren berpizkunde berri bat hasi zen. Hainbat ikastola sortu ziren, helduen euskalduntze eta alfabetatze mugimendua jaio zen, euskara batuaren oinarriak finkatu ziren... Ordutik, hauek izan dira euskararen inguruko gertakizun garrantzitsuenak: 1979an, Euskal Autonomia Estatutua onartu zen. Bertan jasotzen denez, euskara, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala da EAE-n. 1980an, bigarren Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Unibertsitatea sortu ziren. 1982an, euskararen erabilera arautzen duen legea onartu zen eta Euskal Irrati Telebista sortu zen. Nafarroako Foru legea ere onartu zen, zeinak euskararen ofizialtasuna aitortzen duen Nafarroako eremu euskaldunetan. 1983an, EAE-ko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan irakaskuntza elebidunen ereduak arautu ziren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza nagusia sortu zen. 1986an, Nafarroan Euskarari buruzko Foru Legea onartu zen. 1989an, EAE-ko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu zen. 1990ean, ahalegin handi bati esker eta herriaren parte hartze zabala zela medio, euskaraz editatutako egunkari bakarra argitaratu zen, Euskaldunon Egunkaria, 2003an agindu judizial baten bidez itxi zutena. Honen tokia Berriak hartu zuen. 1998an, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen Gobernu Kontseilua
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.