378 Zenbakia 2007-01-19 / 2007-01-26

Euskonews Gaztea

Gaiak: Zenbait ibilbide Trapagan zehar

LÓPEZ, Zuriñe VILCHES, Raquel

Gure lehenengo ibilbidearekin hasteko funikularrean igotzen gara (1926.urtean sortuta, eta estatuan kabina horizontalarekin dagoen bakarra, deseraiki eta bertan ibilgailuak garraiatzeko helburuarekin). Santa Barbara ermitan, meatzarien patroia, Fidalgoko eta Ajako pintura meatzarien lana irudikatzen duena ikus dezakegu. Parkotxa-Barrionuevoraino igotzen gara; hor antzinako arropa garbilekua berriztatu dute. Mendibileko tontorrera iristean antzinako meak inguratzen dituen bide estu bat hartzen dugu. La Arboledako meategi ustiapena inguratzen duen bidetik jaisten gara. Aurrerago, Loiolako padura ikusten dugu eta La Rondako auzora heltzen gara, bertatik La Arboledara jaisten gara. Auzo hau (1877. urtean Portu zen, burdinazko meategiaren krisialdi garaian) gune turistiko garrantzitsua da: egurrezko etxeak, Santa Maria Magdalenako eliza (1889), aldundiaren aterpea (antzinako lekaime eskola), jatetxe ugari indaba ospetsuekin, gaztaindegiak, labe-ogia, eta abar. Putzuetara jarraitzen dugu (Ustion, Blondis eta Parkotxa), mearen erauzketaren ondorioz lurpeko uren irtinumeengatik osatuta. Mea hondakinak ere ikusiko ditugu. Gero errepidetik, Larreinetara itzuliko gara. Bigarren ibilbidea, igerilekuetatik, La Rozadatik gora egiten dugu Orkonera-ko trenbide meatzariarekin topo egin arte. Ezkerraldetik jarraitzen dugu lau meazulo zeharkatuz; luzeena, bigarrena, Montalvo. Hemen kriseilua beharrezkoa da ezkerraldea inguratu nahi ez badugu. Trenbidea gurutzatzen duen zubitik Dura?ona auzorantz jotzen dugu, eta bidean zenbait instalazio militar antzuak ikustatu ditzakegu, hau da, tresneria antiaereoa. Aipatutako auzoa gurutzatu eta aldia batetik gora egiten dugu. Ezkerralderantz desbideratzen gara (alemaniarren meategia aurkituko dugu). Elektrizitate dorretxo baten azpian, antzinako zamatokia aurkitzen da; honek trenbideraino minerala eramaten zuen. Aurrera egiten dugu eta basetxe bat ezkerraldean utziz, aspaldiko mineral garbileku batera ailegatzen gara. XX. mendeko 50. hamarkadan ipinitakoa enpresa alemaniar baten eskutik, eta gaur egun, aberez beteta. Parkotxara eramaten gaituen errepidetik gora egiten dugu, baina heldu baino lehen eskumaldera desbideratzen gara Larreineta ondoko jolas eremu batera eramaten gaituen aldai batetik. Azkenik, gure jaitsiera hasten da, funikularra ezkerraldean utziz. Eskuinaldean, pasa den mendeko 70. hamarkadan mineral garbileku baten aztarnak daude. Geroago, estola batera ailegatzean eskualdean behera egiten dugu Orconerako (Ortuella) trenbidera eramaten gaituen bide batetik, eta handik, berriz ere, Trapagara. Pe?as Negrasek antolatutakoak Aipatutako ibilbideez gain, “Pe?as Negras” zentroan 7 ibilbide diseinatu dituzte, ekipamenduaren meatze inguruko natur eta ondare historiko baliotsuenak ezagutzera emateko asmoz. Ibilbide bakoitzak bere gaia du eta hurrengo hauek dira: Lehenengo ibilbidea meatze gune eta herrietan oinarrituta dago. Tokirik altuena Mendibil da (562m) eta txikiena La Arboleda (389m). Ezaugarririk aipagarriena Larreineta eta La Arboleda artean dauden antzinako burdinazko harrobien goialdea da, paisaia, meatzal ustiaketak erabat itxura aldatu duena: lur erauzketa, laku artifizialak... Honez gain, aipatu behar ditugun herriak, Barrionuevo, Larreineta eta Zugaztieta dira, eta bertan meatzal garaiko eraikin nagusiak, funikularra, egurrezko etxeak, ospitalea, sindikatuak, eta abar aurkituko ditugu. Bigarren ibilbidea, meatzal garraiobideetan eta azpiegituretan oinarritzen da. Honen altuera handiena Pe?as Negras (480m) da eta txikiena Bodevallerako begiratokia (280m). Eremu hau munduko burdin gunerik handiena zela jo zuten. Ibilbidearen lehenengo zatiak Bodevalle ingurura darama. Jardunean egon zen azken meategia eta bigarren zatiaren ibilbideak Triano eta Las Calizas auzoak dira. Honek laku ingurua zeharkatzn du, hor estalita geratu ziren antzinako meategiak, lurrazpiko ura azalaraztean. Bertan aurki ditzakegu hainbat aztarna; esaterako, dekantazio putzuak, kiskaltze labeak, lehergailuen zuloak, e.a. Hirugarren ibilbidea gure herriaren lehen urratsetan oinarritzen da. Hemengo altuera handiena Ganeran (822m) eta txikiena Pe?as Negras-en dago (480m). Pe?as Negras zentrotik Galdames mendikateko gailurretara. Zenbait ehotze eraikuntzaren aztarnak ikus ditzakegu (tumuluak eta trikuharriak), bai eta, eremuko landaretza ere. Hemendik, Bilbo eta inguruko haranak ikus daitezke baita ere. Laugarren ibilbidea, goialdeko ustiagunetan oinarritzen da. Altuera handiena Gyromeran bizkarra, Ganeran eta Pico Menor mendien artean aurkitzen da (690m) eta txikiena berriz, Pe?as Negras-en (480m). Galdames mendien ostean dagoen haranerantz doa ibilbidea. Meatzal ustiaguneen aztarna asko aurki ditzakegu (mea-hegalak, errestabideak, galeriak...) Horrez gain, El Sa?co inguruan bertan behera utzitako meatzal auzoen aztarnak eta La Magdalena- Urallagako kobazulo-meategia ikustatu dezakegu. Bosgarren ibilbidea, meatzal trenbideetan oinarritzen da. Honen altuera handiena Pe?as Negras da (480m) eta txikiena Mespelerreka (29m).El Regatoko antzinako trenbidearen trazatuetan hasten da ibilbidea, Alto Galdamesetik hurbil dauden ustiategietan hasten zena eta Lutxana pareko itsasadarrean bukatzen zena. Hor, galeriak, errestabideak, Oiola harana, urtegiaren ezkerraldea (airezko burdinolen aztarnak) eta Erriberako basoko ale interesgarriak aurkezten zaizkigu errekan zehar. Seigarren ibilbidea interpretazio zentroan eta inguruetan oinarritzen da. Ibilbide honen altuera handiena paisaia karstikoaren goialdean aurkitzen da (512m) eta txikiena Pe?as Negras-en (480m). Oiola eta Muzkizeko haranen arteko ibilbide samur eta laburra da. Hemen, paisaiaren analisi eta interpretazioa burutu dezakegu, lurraren erabilpen ezberdinak deskribatuz; esaterako, landaretza autoktonoa, koniferen birlandaketak, landare kolonizatzaileak, antzinako meatzal ustiaguneak eta giza eta industria finkamendu handiak. Horrez gain, geologiaren aldetik, interesgarria da ?Picu?? meategia eta paisaia karstikoa. Azken ibilbidea, zazpigarrena, Pico Ventanan eta El Pobal-en oinarritzen da. Honen altuera handiena San Juan da (669m) eta txikiena Barbadun ibaia (0m). Ibilbide honetan uler dezakegu zergatik XVII eta XVIII. Mendeetan Bizkaian burdinola hidraulikoak hedatu ziren. Burdin minerala ugaria eta kalitate onekoa zen, basoetan bazegoen egur-ikatza egiteko nahikoa egur eta ur korronte ugari gurpil hidraulikoak mugitzeko. Burdinola honetan tresna ugari ekoizten ziren atzerrira esportatzeko. Hemendik gonbidatzen zaituztegu Bizkaiko alde esanguratsu hau ezagutzera.