378 Zenbakia 2007-01-19 / 2007-01-26

Euskonews Gaztea

Gaiak: Pilotaren egoera Trapagan

ROBLES, Jagoba

Iazko urrian eta azaroan esku pilota txapelketa ospatu zen Trapagan. Ezkerraldeko pilotariek parte hartu zuten eta bakoitzaren maila kontuan izanda txapelketa gustagarria izan zela esan dezakegu. Ikusleriari dagokionez erantzun polita eman zuten. Urte asko ziren ez zela horrelako ekitaldirik antolatzen Trapagan. Baina pilotazale kopurua igo egin da azken urteotan eta herri honetan pilota mundua berpizteko asmoz dihardute pilotazaleek. Etorkizuna ziurtatua dagoela esango nuke, gazte ugari baitaude laguntzeko prest. Etorkizunean frontoi ofiziala, pilota eskola eta taldea egiteko ahaleginetan ospatu da txapelketa. Ortuella, Muskiz eta Trapaga herrietako binakako txapelketa antolatu dute beraz, Meatzalde Txapelketa izena jarriz. Hala ere, zerbait handia egiteko frontoi egokia beharko genuke. Herri guztiek dute, gureak izan ezik. Jendeak dio Trapagan ez dagoela afiziorik, baina nik kontrakoa esango nuke. Afizioa izateko frontoia beharrezkoa izango litzateke alde batetik, eta bestetik, frontoia izanda gure herriko pilotariek bere herrian gogokoen duten kirola egiteko aukera izango lukete. Hori dela eta, etorkizunean Trapagan esku pilota aritzeko ezinbestekoa da frontoiaren eraikitzea; bai pilota eskola eratzeko eta baita herriko taldeak arrakasta izateko ere, esaterako. Momentuz Eskontrilla pilota elkartea kadete mailako zazpi pilotarik, senior mailako lauk eta beterano mailako zortzi pilotarik osatzen dute. Hala ere herriko pilotari onenak Ortuellako Danok Lagunak taldeko pilota eskolako haurren, hasiberrien eta benjaminen mailatan dauden zortzi bat umek osatzen dute. Beraz taldea osatzeko arazo bakarra konpontzea beharrezkoa da.