378 Zenbakia 2007-01-19 / 2007-01-26

Euskonews Gaztea

Gaiak: Eskubaloia Trapagan

SAN MAMES, Ainara

Trapagan betidanik garrantzia handia izan du eskubaloiak, hainbat eta hainbat biztanle aritu dira kirol honetan. Urteetan zehar, gorabeherak izan arren, sari batzuk lortu ditugu entrenatzaile batzuen esfortzuari esker. 1955. urteko Trapagako dokumentazio idatziaren arabera, eskubaloi talde desberdinak zeuden herrian; 1958an probintziako ligan parte hartu zuten eta bi urte beranduago, 1960an, lehenengo txapelketa jolasteko aukera eduki eta irabazi ere, irabazi genuen. Hurrengo urtean kluba sortu zen, Club deportivo de S.Salvador del Valle izenekoa eta taldeek orduan La Eskontrilan entrenatu eta jokatzen zuten. Kategoria ezberdineko taldeak zeuden: haur-taldeak, gazte-taldeak, mutilak eta neskak. Probintzia mailan gizonezkoen haur taldea garaile atera zen eta emakumezkoena azkenurrena. 1979an Aldayko polikiroldegia eraiki zuten. Aurrerapauso handia izan zen hau herriko talde eta zaleentzat, baina urte batzuk pasa ondoren haize zakarra zela eta erori egin zen. Urte asko igaro behar izan dira berriro polikiroldegia herrian bertan izateko. Dena den, hemengo taldeek jarraitu dute sariak irabazten. 1988an Trapagaran Kirol Taldea izena hartzen du klubak. Entrenatzaile kanariatarra izango du eta baita hainbat atzerriko jokalari ere, nahiz eta hau salbuespentzat hartu, gehien bat jokalariak herrikoak dira eta. 2003an Ortuellan entrenatu eta jolasten hasi behar izan zuten , bi urte geroago herri kiroldegia eraiki zuten arte. Azkeneko urte hauetan ere sari ugari lortu dugu Juanki Rodriguez entrenatzailearekin: kopan azkenurrenak eta Euskadiko ligako kadeteak garaileak atera dira. Urteak pasa dira baina eskubaloiak aurrera egin du, eta gaur egun ditugun taldeak honako hauek dira: gizonezkoen 1.maila, autonomikoak, probintzialak, gazteak, kadeteak, eskolarrak, hondartzakoak; emakumezkoen kadeteak. Emakumeen taldean 12 jokalari baino ez daude eta adin ezberdinekoak direnez hainbat arazo sortu dira partiduetan parte hartu ahal izateko. Beraz, eta hemendik deia egin nahi dugu. Neskak, anima zaitezte!!