374 Zenbakia 2006-12-15 / 2006-12-22
Hiru.com hezkuntza alorreko ataria sortzeko lehen ahalegina da, eta bere helburua da hezkuntzako zerbitzu publikoak internetetik ematea, bere edukiak doan eskainiz. Hiru.com-Etengabeko Ikaskuntza ataria Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ekimena da, eta bere asmoen artean daude, besteak beste, euskal hiritarren prestakuntzarako erreferente bilakatzea eta hiritarrei laguntzea euren jarrera aktiboa eta parte-hartzailea sendotzen.
Atari hau sekuentzia logiko baten lehenengo urratsa da. Izan ere, eukal hiritarren eguneroko bizitzan IKTak integratzeko asmoz, 1999an Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2000Hiru egitasmoari ekin zitzaionetik, aurrera eramaten ari den ekintzen artean kokatu beharra dago. Une honetan, eta hiru urteko esperientziaren ondoren, jakin badakigu atari honek erabiltzaileen harrera jaso duela, eta herritarren, zein familien formakuntzan lagungarri izaten ari dela. 2003an bere ibilbidea hasi zuenetik, Hiru.com ataria etengabe aberastu eta eguneratu dugu, eta aurten ere lan horretan jarraitu nahi dugu, gero eta eduki gehiago eskainiz, betiere gizarteak dituen premia eta interesei erantzuteko asmoarekin. Gaiak Hobeto-Bizi Aizia Artea Administrazioaren zerbitzuak Bidaiak Biologia Aisialdia Musika Euskal Literatura Eskola laguntza Zinea Euskara Herritarren partehartzea Filosofia Ingurumena Fisika Kontsumoa Gaztelania Ohitura osasungarriak Geografia Umeen eta adinekoen zainketa Geologia Gizarte Zientziak Hiztegiak Historia Ingelesa-Gaztelania Kimika Gaztelaniazko hiztegia Komunikabideak Gaztelania-Ingelesa Literatura Entziklopedia Matematika Ortik eta Emendik (1990), Justo Mokoroa Teknologia Berriak Etengabeko Ikaskuntza
Dokumentu honen bidez, www.hiru.com atarirako egindako lanak aurkeztu nahi dira. Azken bi urtetan sortutako edukien eta prestaturiko zerbitzuen laburpena. Ikus daiteken moduan eduki finko batzuk ditu atariak, sortu zenetik bere horretan jarraitu dutenak. Beste batzuk aldiz berritzen doaz denborarekin eta etengabe modu iraunkorrean.
Produktu anitz eskaini baino gehiago, webgunerari balio erantsi garrantzitsua eskeiniko dizkion produktuak eskaintzea da gure nahia, gure bezeroaren itxaropenak eta beharrak aseko dituen produktuak plazaratzea.
Helburu hau kontuan izanik zera ondorioztatu dezakegu: hiru.com ataria, gune interaktibo eta multimedia batera eraldatzen joan behar dugu. Eduki landuak aurkeztu behar dira, bai begibistarako zein entzumenarako. Teknika berriaz baliatu behar gara webgunea erakargarria izan dadin erabiltzaileentzat.
Azkenik ahalegin handia ari gara une honetan prestakuntza on-line eskaini ahal izateko, hiritarren gaitasunak lantzeko era malguan, pertsonari egokituz: bere adinera, bere ikasteko erara, bere baldintzetara. Horren adibidea da eLea proiektua, hizkuntzak ikasteko gure lehenengo ikastaroa! Esperientzia interesgarria da oso nahiz eta jende askok jakin ez bere eskura duen tresna bat dela duela hiru urte, wwww.hiru.com atarian aurki daitekeena. 2006ko bigarren lauhilekoaren jarraipena
Orain arte landu izan ditugun, albisteak (musika, zinea, euskal literatura), erreportajeak (musika, zinea, artea, bidaiak), argazki galeriak, nobedade literarioen berri ematea, agenda, etab. egiten jarraitu dugu.
Aldi honetan, bestalde, historia atalerako eduki berriak sortu ditugu. Horrela, idatzizko edukiekin batera, eduki multimedia ikusi daitezke historia atalean uda ostetik hona. Halaber, komunikabideen atalerako eta euskal kultura gairako edukiak eta atal ezberdinetarako infografiak sortu ditugu.
Azarotik, komunikabideen atala airean da eta informazio didaktikoaz gain albisteak argitaratzen ditugu astero.
Era berean, meatzaritzari eta piramideei buruzko infografiak plazaratu ditugu, lurrarena bukatzen ari da, eta Abenduan, laugarren infografia prest egongo da.
Bestetik joko didaktikoen garapena landu dugu eta laster egongo dira atarian, adin ezberdineko pertsonentzat eta gaitasun ezberdinak lantzeko lagungarriak izan nahi dutenak. Egindako Lanak
Aisia saileko “Zinea”, “Musika” eta “Bidaiak”, eta “Euskal Literatura”, “Artea” eta “Historia” atalak edukiz hornitu ditugu eta informatika aldetik behar ziren moldaketak egin ditugu. Halaber, atal ezberdinerako infografiak, Komunikabideak eta Euskal Kultura gairako edukiak kaleratu ditugu atarian.
Atal bakoitzean, ondoko edukiak sartzen ditugu euskaraz eta gaztelaniaz:
- Albisteak:
Zinema-aretoetan ikusgai diren estreinaldiak eta zinema eta musika munduko gaurkotasun handiko 430 albiste egin ditu bost hilabeteotan, musikari lotutako 258 albiste eta zinemari buruzko 172 berri, hain zuzen.
- Erreportajeak:
Zinema eta musika munduko kultur ekitaldiak, bidaiak eta ibilbideak proposatzeko 72 erreportaje maiatzetik irailera; musikari buruzko 18, 18 ibilbide, 18 bidaia eta zinemari buruzko beste 18.
- Bazenekien...:
Zinemarekin eta bidaiekin erlazionatutako bitxikeriak jasotzen dira atal honetan. Astero berriztatzen da, eta lau hilabete hauetan 36 bitxikeria aireratu ditugu.
- Agenda:
Zinemari buruzko aipu bat eta musikari buruzko bi egiten dita astero. Guztira 54 aipu lauhilabete hauetan.
- Erreportaje didaktikoak:
Zinemaren eta musikaren munduak hobeto ezagutzen laguntzen duten erreportajeak egiten dira astero. Munduko tokirik ikusgarrienek ere euren txokoa dute “Bidaiak” izeneko atalean. Dagoeneko 48 erreportaje didaktiko publikatu dira lau hilabeteotan. 22 erreportaje didaktiko egin dira atal bakoitzean.
-Top Zinea:
Astean ikusle gehien izan dituzten hamar pelikulen zerrenda egiten da. Kartela, laburpena eta fitxa teknikoa du horietako bakoitzak.
- Disko gomendatua:
Astero disko bat gomendatzen da. 19 disko gomendatu ditugu maiatzetik irailera.
- Argazki-galeria: Galeria zinematografikoa: Zinemaren historiako film, zuzendari, aktore... azpimarragarrienen argazki-bilduma aurkeztu da. Guztira 90 argazki publikatu ditugu hilabeteotan. Musika-argazkien galeria: Historian nabarmenak izan diren konpositoreen, musika-taldeen, instrumentuen... argazki-bilduman 90 argazki publikatuz urtarriletik hona. Toki desberdinetako argazki-galeria: Euskal Herriko paraje eta herri esanguratsuenen argazki-bilduman 90 argazki bildu ditugu.
Argazki galeriekin eta eduki didaktikoen dinamizazioarekin lotutako “proba ezazu” izeneko atalean 54 test publikatu ditugu; musikari buruzko 18, zinemari lotutako 18, eta, zinemari buruzko 18.
- Euskal Literatura:
Euskal literaturaren inguruko 18 albiste eta 18 gomendio egin ditugu. Gomendioak liburuaren izenburua, idazlea, argitaletxea, orrialde kopurua eta sinopsi txiki bat dauka.
- Artea:
Arteko 4 erreportaje egin ditugu euskaraz eta gaztelaniaz eta arteari buruzko hiru aipu egiten dira astero. Museoen fitxei dagokionez, fitxa 1 argitaratu da.
- Historia, Euskal Kultura, Komunikabideak eta Infografiak:
Euskal Kultura eta Komunikabideak atal berriak sortu, Historia atalerako bideoak egin, eta, lau infografia egin dira.
Uda ostetik Historia atalerako bideoak publikatzen dira, bi astero. Bestalde, Euskal Kultura, Komunikabideak ataletarako edukiak eta Infografiak sortu dira maiatzetik abuztura bitarteko aldian. Egindako lanak: 2005 /2006
Zinea: Albisteak (2 albiste egunero), aktualitateko erreportajea (astean bat), erreportaje didaktikoa (astean bat), top zinea film bakoitzaren fitxa teknikoarekin, bitxikeriak (astean bat), argazki galeria (astean bat), testa (astean bat) eta agenda.
Musika: Albisteak (3 albiste egunero), aktualitateko erreportajea (astean bat), erreportaje didaktikoa (astean bat), diska gomendioa, argazki galeria (astean bat), testa (astean bat), agenda.
Bidaiak: Erreportajea (astean bat), erreportaje didaktikoa (astean bat), ibilaldia (astean bat), argazki galeria, testa, bitxikeria, testa.
Euskal Literatura: Albisteak (astean bat), liburu gomendioa (astean bat).
Artea: Erreportajea (hilean bat), agenda, Euskal Herriko museoak (62 fitxa).
Historia: Euskal Herriko historia irudietan (7 bideo).
Komunikabideak: Komunikabideak gaia sortu da. Astero albiste bat egiten da.
Infografia: lau infografia egingo ditugu abendurako. Dagoeneko bi eginak daude (meatzaritza eta piramideak), hirugarrena egiten ari da (Lurra) eta laugarrena abendurako egina izango da.
Euskal Kultura: Euskal kulturako edukiak. 2007.rako asmoak
Atal honetan 2007. urtean landu ahal izango diren eduki eta produktuei emango diegu arreta. Sarreran aipatzen genuen bezala, gure helburua hiru.com helburuei egokitzen zaizkien edukiak eta produktuak aurkeztu nahi dira, atariari kalitate gehiago eskeiniko dizkiotenak eta , nola ez, balio erantsi gehigarria bermatuko dizkiotenak. Azken finean, webgunea erabiltzaileen artean erreferente izateko lagungarri izango diren tresnak. 1. EDUKIAK
Orain arte landutako esparru beretan jarraituko dugu lan egiten, sortutako gaiak eduki gehiagorekin hornituz. Aukera anitzeko eremua dugu eta etengabe eguneratu beharrekoa.
Gainera, ondorengo gai berrien sorkuntza aurreikusten dugu. Euskal Kultura atarian, “Jaiak eta ohiturak” sailean, ondorengoa argitaratzea aurreikusten da:
- Pastoralak
- Aste Santua eta Udaberria (Aste Santua eta San Joan eguna)
- Udako Jaiak (San Fermin, La Blanca, Bilbo eta Donostiako Aste Nagusiak, Alardeak)
Euskal Kultura sailean funtsezkoak diren beste atal batzuk:
- Bertsolaritza. Honen oinarria, bertso ezagunak, bertsolarien biografia laburra...
- Euskal Abestiak. Abestien bilduma testu zein audio formatuan.
Aipaturiko atal hauek, argazki, bideo eta audio galeriak izango dituzte, baita horien inguruko agendak ere. Teknologia: teknologia inguruko gaiak, izugarrizko abiaduraz eboluzionatzen ari direnez, hiru.com.ek daukan gai honi buruzko atala albisteekin hornitzea pentsatu dugu. Horrela, esparru honetan etengabe azaltzen diren berrikuntzak jaso ahal izango dira.
Euskal Herriko geografia. Jadanik Geografia atalean sorturiko edukia dugu. Hala ere, testu sakon eta zehatzagoekin zabaldu daiteke: E.H.ko mendiak, ibaiak, mapa politikoa, etab.
Aisia eta gaia inguruko berriak: Aisialdiko elkarteak (zerrenda eta dagozkien informazio garrantzitsua), Koloniak edo Udalekuak (tokiak, datak, jarduerak...).
Informatika: gaurko gizartean ezinbesteko ikasgaia dela baieztatu dezakegu. Horrela, oinarrizko edo funtsezko azalpenak sartuko ditugu IKT tresna arruntenak kontuak harturik. Ordenagailuarekin hasi berriak direnentzako gidak eta arazo edo ohiko zalantzen ebazpenak.
Kirolak: gure herrialdean arrakasta gehien duten Kirolen historia, araudia, eta bestelako informazioa. Adibidez:, saskibaloia, judo, igeriketa, futbola, pilota... baita beste ekintza batzuen inguruan ere (RPG, xakea...-.).
Ekonomia. Ekonomia inguruko oinarrizko kontzeptuen azalpenak, besteak beste, interesak, bankuak eta aurrezki kutxak, ganbio tasak, diruaren balioa, banku zentralak...
Bide Heziketa. Herritar guztiok ezagutu eta errespetatu beharreko araudiak.
Politika. Alderdiak, historia, botu sistema, politikari historikoak...
Meteorologia: fenomeno metereologikoen zergatia ezagutzeko atala: urakanak, elurra, haize leuna, txingorra... 2. INFOGRAFIAK ETA MULTIMEDIA GUNEA:
Helburu pedagogikoei jarraituz, grafiko interaktiboak, argazkia eta bideoak konbinatu daitezke hainbat edukietan, informazio anitza eta erakargarria eskainiz.
Ugari dira landu ahal diren multimedia edukiak eta infografiak. 3. PODCAST:
Garapen teknologikoaren beste adierazle bat audio formatuen inklusioa dugu. Matematika. Euskal Abestiak. Irakurketa: Bidaiak: 4. BIDEOAK:
Gaur egun, webgune bati balio eta ospea ematen dien formatua bideoa da duda barik. Bideoa interneten gero eta gehiago orokortzen ari den formatua dela kontutan hartu, besteak beste ondorengo ataletan sartu ahal dira: Euskal Kultura Bidaiak Heziketa edukiak bermatzen dituzten programak Ikastetxeek bidalitako bideoak 5. BESTELAKO EDUKIAK hiru.com atariaren gai finko et dinamikoei lotuak Galderak eta erantzunak Wiki eta Blogak Harpidetza Multimedia Kanala. Horiek eta beste batzuk dira dagoeneko abian ditugun egitasmoak gure etengabeko ikaskuntzako atarira begira.