Egileak: Xabier Peñalver, Sonia San Jose, Jose Antonio Mujika-Argazkiak: Xabier Otero Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 120 ISBN: 84-7907-505-8 Ezaugarriak: Orain hamabost mila urte, azken izotz aroaren laztasunak Europa mendean hartua zuenean, Deba ibaiaren behe ibarrean, kareharrizko inguruetan sortutako zuloetako askotan Cro-Magnon giza taldeak bizi ziren, paraje horietako altitude eskasa eta klimaren onberastasuna aprobetxatuz. Garai hartan inguruko harkaitzetan basahuntzak ibiltzen ziren, aldiz, oreinak eta elur-oreinak beheragoko lurretan bazkatzen ziren eta eper zuriak nonhai ikus zitezkeen; bailara estuaren bihotzean ibaia bihurka zihoan, haltz eta ibai bazterreko beste espezie batzuen artean, orain baino zenbait kilometro urrunago zegoen itsasora bidean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.