Egilea: Josemari Velez de Mendizabal Argitaletxea: Izarra Orrialde kopurua: 225 ISBN: 84-85713-15-X Ezaugarriak: “Iokin zaitegiren biografia hau gerturatzen hasi nintzenean biografiatuaren laguntza osoa izan nuen. Arrasateko Centro Asistencial-ean ondoeza batek utzitako arrastroak sendatzen ari zelarik, bere biografiari buruzko lehen urratsak ematea proposatu nion Iokini. Nolabait eman behar genuen hango egonaldia eta zer hoba beraren bizitzaren gaineko azterketa baino? Pozarren hartu zuen nere asmo hau. Tamalez, liburua amaitzeke zegoela joan zitzaigun Iokin. Idazkia borobiltzeko Zaitegi ondo ezagutu zuten azken eritziez baliatu ahal izan naiz. Ez dut hemen izenik aipatuko. Liburuan zehar azaltzen ditut. Guztiei nere eskerronik beroena. Bide batez, Eusko Jaurlaritza eta Arrasateko Udalari, heuren babesari esker kalera baitezaket liburu hau. Ezin ahaztu, bestealde, Lankide eta Donostiko Aurrezki Kutxek eskainitako laguntza.”
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.