357 Zenbakia 2006-07-21 / 2006-07-28

Euskobooks

Aipamena. Hizkuntz eskubideen egoera Euskal Herrian, 2003an

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Hizkuntz Eskubideen Behatokia Orrialde kopurua: 189 ISBN: 84-609-2580-3 Ezaugarriak: Hona hemen Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren 2003. urteari dagokion hirugarren txosten hau. Hasieratik beretik hain egoki ezarritako lan egikerari eutsiz eta ohiko zorroztasun eta zehaztasunez landua dator. Funtsean lehengo bideetatik badabil ere, zuzendari berriaren aztarna eta eragina ere nabarituko dio batek baino gehiagok. Lan honek bere baitan dakarren diagnosiari dagokionez, esan beharra dago, “euskaldunen hizkuntz eskubideen egiazko egoera islatzen duela. Bere onean eta txarrean”.