350 Zenbakia 2006-06-02 / 2006-06-09

Efemerideak

Efemeridea. Maria Dolores Agirre Aizpuru idazlea 1903.urteko ekainaren 8an jaio zen Errezilen

Maria Dolores Agirre Aizpuru. Euskal idazlea (Errezil, 1903-). Irakasle ikasketak burutu zituen. Toribio Alzaga hiltzean, Donostiako Udaleko «Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolaren» zuzendari izendatu zuten. Akademia horretako antzerki taldearen buru, gerraondoko urte zailetan euskal antzerkiaren suspertzaile izan zen. Euskaltzain urgazlea. Antzerki idazlea: Aukeraren maukera, azkenean okerra (1949), Bear-bearra (1956), Au dek maltzurkeria (1958). Zenbait autoreren obren euskal bertsioa moldatu zuen, hala nola R. Tagore-ren Amal, A. Casonaren «La barca sin pescador» (Txalupak jaberik ez, 1962), García Lorcaren «Yerma» (Iturri legor).