349 Zenbakia 2006-05-26 / 2006-06-02

Efemerideak

Efemeridea. Juan San Martin Ortiz de Zarate 2005eko maiatzaren 30an hil zen Hondarribian

Juan San Martin. Gipuzkoar idazlea (Eibar, 1922). Lehen ikasketak Eibarren egin zituen, baina gero lanean hasi zen eta bere kabuz osatu zituen ikasketak. Euskaraz eta gazteleraz idatzi du hainbat aldizkaritan, besteak beste: Euzko-Gogoa, Egan, Jakin, Karmel, Olerti, Zeruko Argia, Eibar, Euskera, BAP, Munibe, Pyrenaica, La hoja del lunes, etab. Euskaltzain oso da 1957az geroztik. San Martinenak dira, besteak beste: Juan Antonio Mogel eta Urkitza, bere bizitza ta lanak (1959), Zirikadak (1960), Eztenkadak (1965); Uhin berri (1969), euskal poesia modernoaren antologia; Euskeraren inguruan (1969), Hegatsez (1971), euskal prosa modernoaren testuen antologia; Euskal artea (1974), Literaturaren inguruan (1980), Gogoz (1978), Bidez (1981), Landuz (1984). Bestalde, Michel Ghelderode-ren Zaldun bitxia, Bertolt Brecht-en Kantak eta poemak, eta Salvador Espriu-ren Sinerako liburua eta Zezen larrua itzuli ditu euskarara. Olerkiak ere idatzi zituen, «Otsalar» izengoitia erabiliz. Euskadiko Autonomia Elkarteko Ararteko izan da 1989tik 1994 arte.