349 Zenbakia 2006-05-26 / 2006-06-02
Pierre Bordazarre. Kantu eta pastoral egile zuberotarra (Iruri, 1908 - Iruri, 1981). Zuberoako tradizioari atxikiriko herri poeta, Etxahun-Irurik Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak ondu zituen (Agur Zuberoa besteak beste). Zuberoako ohizko antzerkira herri gaiak eramanez, zazpi pastoral idatzi zituen: Etxahun, 1952; Matalaz, 1955; Berterreix, 1956; Santxo Azkarra, 1963; Le Compte de Trevilles (Iruriko Kuntia), 1966; Chiquito de Cambo (Txikito Kanbo), 1967 eta Pette Bereter, 1973. Pierre Bordazarre izan da urte askotan Zuberoak eman duen pastoral egile argi eta hoberena.