343 Zenbakia 2006-04-14 / 2006-04-21

Artisautza

Carmelo Boneta Lopetegui. Altzari etnografikoen erreprodukzioa: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Urte hauetan zehar, fitxa ugari argitaratu ditugu altzariak zizelkatzen aritzen diren artisauei buruz (dela tailuak bakarrik egiten dituztenenak, dela altzari osagarri zizelkatuak egiten dituztenenak). Talde horretakoak ditugu Fermín Anda, Bakaikoakoa (EUSKONEWSeko 166. alea), Lander Urkia, Errenteriakoa (EUSKONEWSeko 217. alea), Ana Aldana, Urdulizekoa (EUSKONEWSeko 263. alea), Debako Txirbila Tailerra (EUSKONEWSeko 279. alea), Oiartzungo Basajaun Tailerra (EUSKONEWSeko 319. alea) eta Luis Salmerón irundarra (EUSKONEWSeko 331. alea). Gaurkoan, “altzari etnografikoen erreprodukzioak” egiten dituen artisau bat ekarri dugu sail honetara.