
Artisautza
Luis Iglesias Baldeón. Bitxigilea eta Engastatzailea: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Artisautzari eskainitako sail honetan, bitxigintzarekin lotutako hiru fitxa argitaratu ditugu:
Aitor Diego eta Aurkene Rementeria bilbotarrena (EUSKONEWSeko 237. alean), Asun Esnal hernaniarrarena (EUSKONEWSeko 295. alean) eta Juanjo Ucar-ena (EUSKONEWSeko 317. alean).
Hirurak aritzen dira bitxiak egiten, eta gehienbat zilarra erabiltzen dute lanerako. Gaurkoan, bitxigintzaren beste alderdi bat ezagutuko dugu, engastatzaile bat ekarri baitugu sail honetara. Dena den, aldi berean bitxigile, urregile, kokatzaile eta grabatzailea ere bada, behar izanez gero.
